“Indarra izan eta eman gure hezkuntzari” lelopean, grebara deitu dituzte ikasleak azaroaren 28rako

  • Urriaren 12an aurkeztu dute Euskal Herriko ikasle mugimenduko hainbat kidek azaroak 28ko ikasle grebarako deialdia. Helburu nagusiak: hezkuntza eremuan ikasleek pairatzen dituzten zapalkuntzak salatu eta euskal hezkuntza sistema propio baten aldeko aldarria zabaltzea.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urriaren 14an - 09:30
Ikasle mugimenduko hainbat kidek greba deitu dute azaroaren 28rako. Argazkia: Topatu.eus
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Ikasleak gara. Indarra gara. Gure inguruan bizi ditugun injustizia, zapalkuntza eta problematikei aurre egiteko beharra sentitu eta hauei erantzuteko antolatu garen ikasleak”. Hezkuntza eta ikasle mugimenduaren baitan aurkitutako “hutsunetik” abiatuta hasi dira antolatzen gazteak: “Ezagunak izan dira ikasleek kaleak hartu dituzten egunak eta kontaezinak hezkuntzako inposaketen aurka mobilizatutako pertsonak. Kontziente gara, ordea, hainbesteko indarra izan duen ikasle mugimendu horren argia itzaltzen joan dela azkenaldian”. 

Ikasle gisa egungo hezkuntza sistemak modu ugaritan zapaltzen dituela azaldu dute; hezkuntza sistema espainiar zein frantziarrak genero zapalkuntzan, nazio ukapenean, kultura, arraza edota klase bereizketan, amalurraren agortzean eta kontrol sozialean oinarritzen baitira, besteak beste. Ikastetxez ikastetxe saretzen ibili dira, tokian toki ikasleek bizi dituzten problematikei aurre egiten. Eremu lokalean lan egiteaz gain, ordea, “hezkuntza sistema hauek eraisteko eta euskal hezkuntza sistema propio bat eraikitzeko” beharrezkotzat jo dute Euskal Herri mailan antolatzea. 

Frantziar eta Espainiar estatuek bermatutako hezkuntza ereduek heuren hizkuntza gutxietsi eta herriaren historia ukatzen dituztela gogorarazi dute. Eta horregatik hautatu dute urriaren 12a, Hispanitatearen eguna, euren aldarriak publiko egiteko. 

Ikasleak erdigunean jarriko dituen hezkuntza eredu parekide, kooperatibo eta kritiko bat eraikitzeko apustuan berretsi dira ikasleak. “Hezkuntza sistema nazional, publiko, komunitario, euskaldun eta feminista bat eraiki nahi badugu, frantziar zein espainiar estatuetatik askatzen garenean baino ez dugulako lortuko. Horregatik, gaurtik hasita, euskal hezkuntza sistema propio eta burujabe baten alde urratsak emateko beharrean ikusten gara”. 

Bide horri ekiteko lehen urrats gisa irudikatu nahi dute azaroaren 28ko ikasle greba. Pentsionisten, metaleko langileen, mugimendu feministaren edota ekologistaren ereduari jarraiki, kaleak hartzeko deia egin dute: “Goazen ikasle batasunaz hezkuntza sistema hauek eraitsi eta guztion mesedetara egongo den hezkuntza burujabe bat eraikitzera”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikasle mugimendua
2025-05-13 | Gedar
Polizia berriz sartu da Bilboko Unamuno ikastetxera, eta zazpi ikasle identifikatu ditu

Ikasle bati isuna ipini diote institutuan lan politikoa egiteagatik, eta hori salatzeko agerraldi bat egiten ari ziren bitartean, gazteen aurka jo du Ertzaintzak. Zazpi lagun identifikatu ditu.


2025-05-06 | Gedar
“Selektibitatea hezkuntzaren elitizazioan sakontzeko tresna da”, salatu du IAk

Elkarretaratzeak egingo dituzte selektibitateari eta Baxoari ezetz esateko. Gainera, apunte-banku bat eta klase partikularrak jarri dituzte martxan IAko kideek.


Hezkuntza sistema propioa aldarrikatu dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Ikamak deitutako ikasle greban

Hezkuntza eredu propioa "ezinbestean" independentziatik etorri behar dela adierazi dute, eta sistema propio hori "publikoa eta komunitarioa" izatea nahi dutela. Ikamak deituta, goizean zehar piketeak egin dituzte Euskal Herriko hainbat hezkuntza zentroetan.


Milaka ikaslek Hego Euskal Herriko hiriburuetako kaleak hartu dituzte, IAk deitutako greban

Hezkuntza bi arazo handik zeharkatzen dutela adierazi dute IAk: "ideia erreakzionarioen" gorakadak eta "ikasleen egoeraren okertzeak". Mobilizazioaren deialdia hedatzeko, goizean errepide mozketak egin dituzte Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Bilbon, Euskal... [+]


2025-03-04 | Gedar
Bilbon eta Iruñean, hiru ikastetxetara sartu da Polizia

Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur, Ikasle Abertzaleak
“Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-01-14 | ARGIA
Ikamak grebara deitu ditu ikasleak martxoaren 20an, “faxismoa borrokatuko duen olatua osatzea” helburu

Behar dugun hezkuntzarako, independentzia! lelopean deitu du grebara Ikamak unibertsitateetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan. Datozen asteetan iragarriko dituzte greba deialdiari lotutako mobilizazioak.
 


2024-12-05 | Jon Torner Zabala
‘Protestaka’ erakusketa, EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasle borrokaren 30. urteurrenean

1994an EHUko Arte Ederretako ikasleek protestak abiatu zituzten. Bost irakasle euskaldun lortzeko hiru hilabeteko greba egin zuten, eta bitarte horretan Leioako fakultatea okupatu. Euskal jendartearen babes handia izan zuten, baina Poliziaren errepresioa ere jasan zuten; Bilboko... [+]


2024-11-14 | Leire Ibar
10.000 bat ikaslek eskatu dute unibertsitateko matrikulak merkatzea eta bekak hobetzea

Doako unibertsitatea aldarrikatu eta EHUren erantzukizuna seinalatu dute 10.549 ikaslek, Unibertsitateko Indar Batasunak abiatutako sinadura bilketaren bidez.


2024-10-31 | Leire Ibar
Ostegunetik igandera, Gazte Topagune Sozialista antolatu dute Altsasun

"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.


Kanpaldiak hasi dituzte Hego Euskal Herriko unibertsitateetan ere Gazaren alde

Mundu osoan zehar unibertsitateko ikasleek Palestinaren alde antolatzen ari diren protestetara batzeko deia egin du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Olatua AEBetan abiatu bazen ere, bost kontinenteetan egin dira kanpaldiak eta protestak azken asteetan. Palestinako ikasle... [+]


Hezkuntza sistema sozialista aldarrikatu dute ikasleek, martxoaren 20ko ikasle greban

Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]


Hezkuntza “pribatizaziotik” ateratzeko, borroka

Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]


EHUren “izaera poliziala” salatu dute ehunka ikaslek Gasteizen

Asteazken gaueko gertakariak salatzeaz gain, Polizia unibertsitatetik “kanporatzea” exijitzeko eta EHUren “erantzukizuna” seinalatzeko mobilizazioa egin dute.


Eguneraketa berriak daude