Asteartean onartu dute neurrien katalogoa. Salaketarik jarri ez duten emakumeei laguntzeko eta indarkeria bikarioaren biktimak diren haurrak babesteko protokoloak jarriko dira martxan.
Espainiako Ministroen Kontseiluak asteartean onartu zuen indarkeria matxistari aurre egiteko 15 neurriko katalogoa. Genero indarkeriaren aurkako legea eguneratzeko hartutako “premiazko” erabakiak biltzen ditu dokumentuak. Bost sailek —Barne Ministerioak, Berdintasunerakoak, Osasunerakoak, Eskubide Sozialetarakoak eta Justiziakoak— lankidetzan proposatutako katalogoa da. Plan horrekin, indarkeria matxistaren biktimak izanik, salaketarik jarri ez duten emakumeei laguntzeko neurriak hartuko dira. Bestalde, indarkeria bikarioa jasan dute haur eta umeak babesteko protokoloa ere ezarriko da.
Alarma egoera indargabetu zenetik, indarkeria matxista kasuak asko ugaritu dira. El Diario hedabidearen arabera, maiatza eta ekaina bitartean hil zituzten emakumeen kopurua urteko lehen lau hilabeteetakoaren bikoitza izan da. Gorakadaren aurrean, Espainiako Gobernuak kasuen detekziorako eta arretarako protokolo estandarizatua jarriko du martxan.
Indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeek eta haien familiek eskura dituzten zerbitzu sozialak jasotzeko —etxebizitza eta diru laguntzak kasu— “lehiatila bakarra” sortuko dute. Erreparazioa eta laguntza eskuratzeko beharrezko izapide guztiak administrazio bakarrean egin ahal izango dituzte biktimek hemendik aurrera.
Salaketarik jartzen ez duten emakumeen kasuan —2019an artatuen %30 ziren, El Diarioren arabera— eta prozesuan atzera egiten duten biktimen kasuan, ekiteko bide berriak jarriko dira martxan: VioGén eta Atrenpro zerbitzuak eta Zero Protokoloa. VioGén sistemak komisaldegiek eta oinarrizko zerbitzu sozialek zein espezializatuek indarkeria matxista kasuen balorazioa eta jarraipena egiteko balioko du. Justizia Ministerioarekin, Berdintasun Ministerioarekin eta Barne Ministerioarekin egongo da lankidetzan. Azken sail horrek Zero Protokoloa abiatuko du: salaketarik ez dagoenean, emakumearen familiaren testigantzak bilduko dira ebaluazioa egin eta babeserako neurri polizialak hartu ahal izateko.
Atenpro zerbitzuak, berriz, biktimei laguntza telefonikoa eskainiko die 24 orduz. Protokoloa martxan dago jadanik, baina neurrien katalogo berriarekin, “hobetu” egingo dutela azaldu dute. Zer neurri hartuko diren zehaztu ez bada ere, zerbitzua salaketarik ez dagoen kasuetan erabiltzeko aldaketak proposatuko direla esan dute.
Aldaketek indarkeria matxistaren biktima zuzenei ez ezik, indarkeria bikarioa pairatzen duten haur eta umeei ere eragingo die. Administrazioak zerbitzu sozialek eta justizia zein familia arloek lankidetzan jarduteko protokoloa ezarriko du, eta jarduteko gida estandarizatua sortuko dute kasu horiek identifikatzeko eta biktimei babesa emateko.
Prebentziorako neurria gisa, sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainak jarri nahi dituzte martxan, sexu indarkeriaren aurka egin eta “tratu onak” sustatzeko asmoz. Batetik, poliziek eta justizia arloko langileek formakuntza saioak jasoko dituzte. Bestetik, biztanleriarengan eragiteko, sare sozialekin lankidetzan jardungo du exekutiboak, emakumeekiko diskriminazioa eta indarkeria sustatzen dituzten kontuen aurkako neurriak hartuz. Azkenik, indarkeria matxistagatik zigorren bat jaso dutenak "hezteko erremintak" erabiliko dituzte.
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendari nagusiak Berria hedabideari adierazi dioenez, baliteke Espainiako Gobernutik iritsitako aldaketek eragin mugatua izatea EAEn. Hedabideetatik jaso duten informazioaren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan “jada martxan dauden proposamen batzuk” aipatzen dira legean. Halere, Emakunde eta Nafarroako Berdintasunerako Institutua egindako proposamenak “zehaztasun handiagoz” ezagutzeko zain daude, eragin ditzaketen aldaketak zeintzuk diren jakiteko.
Erran egin nion umetan sexu abusu bat jasanarazi zidanari: hala egin zidala. Bazekien, sinetsi zidan, eta errespetatu du harekiko behar dudan urruntzea. Zortea izan nuela uste dut; denok ez daukagula bera. Prozesu inperfektu haren kontakizun ez-fikziozko bat da hau.
Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia... [+]
Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute.
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]