Gero eta gehiago dira Adimen Artifizialeko (IA) aplikazioen bidez sortutako irudi faltsuei buruzko berriak. Ikerketa Soziologikorako Zentroak indarkeria matxistaren inguruan egindako barometroaren emaitzak ere ez dira oharkabean pasa; barometroaren arabera, bost gaztetik batek ukatu egiten du indarkeria matxista. Ez dira gertakari isolatuak, kasu horiek indarkeria matxistaren bilakaera ezaugarritzen duten, eta batez ere, gazteen artean sakontzen ari diren bi joera nabarmentzen dituzte: indarkeria forma berrien gogortzea, batik bat teknologia berrien eraginez, eta ideia erreakzionarioen zabalpena.
Gizarte kapitalistaren garapenak, indarkeria matxista baztertu beharrean, testuinguru berrietara egokitzen du indarkeria bera, aplikazio digitalen bidez gauzatzen den biolentzia, kasu. Teknologia berrien hedapenak eduki sexualerako sarbidea erraztu du. Gaur egun, eduki pornografikoa partekatzen den plataformetan ez ezik, egunero erabiltzen diren beste aplikazioetan ere aurki daiteke sexu-edukia, hala nola Instagram, Tik-tok edota Onlyfans aplikazioetan. Era berean, beharrezkoa da IAk betetzen duen funtzioa nabarmentzea, edozein motatako edukia sor baitaiteke aplikazio horien bitartez.
Plataforma horiek guztiak emakumea sexu-objektu definitzen duten merkatuaren parte dira eta, beraz, emakume langileon aurkako edozein indarkeria mota sostengatzen dute. Hori dela eta, belaunaldi gazteenengan eragin ditzakeen ondorioek arduratzen gaituzte, ohiko praktika bilakatu baitira, esaterako, irudi sexualak partekatzeko WhatsApp taldeak sortzea edota nesken aurkako mehatxuak eta irainak.
Gizarte kapitalistaren garapenak, indarkeria matxista baztertu beharrean, testuinguru berrietara egokitzen du indarkeria bera, aplikazio digitalen bidez gauzatzen den biolentzia, kasu
Indarkeria matxista emakume langileon errealitatearen aurpegi gordinenetakoa da eta kapitalismoaren barruan behin eta berriz erreproduzitzeko baldintzak ditu. Gizarte kapitalistak emakume langilea bigarren mailako subjektutzat du eta indarkeria matxistak egoera hori indartu egiten du, eta zapalkuntzan sakondu. Indarkeria matxistaren existentzia beharrezkoa da ekonomia kapitalistaren mantenurako, eta egitura sozial horrek etengabe erreproduzitzen du.
Horrez gain, ideia erreakzionarioen eta matxisten areagotzea ikus dezakegu erakundeetan, plataforma digitaletan edota kalean. Gero eta gehiago dira indarkeria matxista minimizatzen edo, zuzenean, ukatzen duten gazteak, bigarren mailako arazo ikusten baitute. Era berean, alderdi politiko eskuindarrek zabaldutako diskurtso erreakzionarioa aipatu beharra dago, aurretik aipatutako ideien sostengu izan baita.
Bestalde, matxismoaren aurka ezker hegalak egiten dituen proposamen elektoralak indarkeriaren kudeaketa soilera mugatzen dira: eskaintzen dituzten baliabideak mugatuak dira, bitartekoen kalitatea ez dute bermatzen eta, gainera, ez dituzte egoera horretara kondenatzen gaituzten miseriazko baldintzak baztertzen, ez materialak, ez kulturalak. Emakume langileon interesen alde egin beharrean, alderdi instituzionalek eta burokratek beraien interes politikoak babesten dituzte, beraien zein klase ertaineko kideen posizio ekonomiko-sozialari eusteko asmoz. Aldaketarako aukera bakarra lege-erreformetan kokatzen dute, erreforma horiek eraginkortasun eza frogatu arren, ez baitute ideia erreakzionarioen zabalpenari aurre egiteko ere balio izan. Gainera, kontutan izan behar dugu eskuinaren gorakada sozialdemokraziak krisi egoera eraginkortasunez kudeatzeko izan duen ezintasunaren ondorio dela hein batean.
Egiturazkoa den arazo hori amaitzeko, ezinbestekoa da indarkeriarik eta zapalkuntzarik gabeko gizarte antolaketa bat sortzea. Gaurdanik, norabide horretan baldintza sozialak eta politikoak eraiki behar ditugu, indarkeria matxista normalizatzen duten industriei aurre eginez eta gure bizitzaren gaineko kontrol handiagoa lortzea ahalbideratuko digun indar politikoa eraikiz. Indarkeria matxistaren aurrean erantzun irmoak garatu behar ditugu, instituzioek auziari aterabidea emateko erakutsi duten ezintasuna alde batera utzita, baita bere planteamendu aurrerakoienean ere.
Irene Ruiz eta Maitane Urkola, Itaiako kideak
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
Zein da otordu egoki baten proportzioa. Nondik dator egunero ahora eramaten dudan ogia. Zergatik ez dut goserik. Nork erabakitzen du zu ez zarela ni, gu ez garela berdinak. Nola egiten da janaria. Non altxatzen dira dorre garaiak eta non harresi mortalak. Nork jaten du eskuekin... [+]
Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.
Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]
Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]
Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.
Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]