Indar okupatzaileen kontrako manifestazioa eginen dute Baigorrin larunbatean

  • Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko errepideen hestearen kontrako postura plazaratuko dute protestaren bidez. Baigorriko herritar talde batek jarri du hitzordua 15:30etan herriko eliza aitzinean.


2021eko otsailaren 05an - 16:12

"Herri bat gira, mugarik ez! Indar okupatzaileak, kanporat!" lemapean eginen dute manifestazioa otsailaren 6an Baigorrin. Hitzordua finkatu du herritar talde batek, 15:30etan elizaren aitzinean. Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko errepideak hesteko Frantziako Estatuak harturiko erabakia salatuko dute. Horrez gain, Nafarroa Beherean azken asteetan emendatuz joan den jendarme eta militarren presentziaren kontrako mezua ere plazaratuko dute. Besteak beste, badira aste batzuk 60 bat militar direla Baigorrin instalaturik.

Duela bi aste ere salatu zuten egoera hau, Izpegin antolaturiko elkarretaratzearekin. Bere aldetik, EH Bai eta EH Bildu koalizioek otsailaren 14ko jarri dute hitzordua, Lizarrietan.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Independentismoa
Mikel Oteiza, Atarrabiako alkatea: “Gure eraikinetatik euskalduntasunarekin lotura duten ikur eta adierazpen guztiak modu basatian ari dira ezabatzen”

Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]


2024-02-19 | Leire Artola Arin
Bizi baldintzen gogortzea eta pribatizazioaren areagotzea izan dira Talaia Feministaren 2023ko ondorio nagusiak

Otsailaren 17an ezkerreko 170 emakume feminista subiranista elkartu dira Oreretako Lekuona aretoan, 2023ko sei gertakari aztertu eta Talaia Feministaren behin betiko txostena adosteko. Euskal Herriko trantsizio feministarako proposamenak egiteko lehen pausotzat jo dute dosierra... [+]


2024-02-04 | Karmelo Landa
Independentzia nola?

Euskal Herriaren eta Kataluniaren independentzia aztergai da atzerrian. Nevadako Unibertsitateak, Renon, Ameriketako Estatu Batuetan, liburu mamitsua argitaratu berri du, ingelesez, Pro-independence movements in the Basque Country and Catalunya [Independentziaren aldeko... [+]


Eguneraketa berriak daude