Inauterien itxura faltsua eman dela salatu dute Ituren eta Zubietako udalek

  • Nahiz eta ospakizunen antolaketan parte ez hartu, beraien eskumenen barrenean animalien babesari buruz indarrean dagoen araudia betetzea zainduko dutela adierazi dute.

Erran .eus @erran_eus
2017ko otsailaren 27a

Nafarroako Gobernuko 34/2009 Foru Dekretuak deklaratu zituen Iturengo eta Zubietako inauteriak interes kulturaleko ondasun inmateriala. Ondoren, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariaren 21/2011 Foru Aginduak, martxoaren 3koa, adierazi zuen Nafarroako Interes Turistikoko Festa direla. Aurtengo inauterietako portaera bakan batzuk piztu duten erantzun eta erreklamazioen aurrean, Iturengo eta Zubietako Udalek prentsa-oharra karrikaratu dute. Nahiz eta ez duten ospakizunaren antolakuntzan eta finantzaketan parte hartzen, «beraien eskumenen barrenean animalien babesari buruz indarrean dagoen araudia betetzea zainduko dutela adierazi dute» eta aldi berean, «irudien erabilera interesatu eta manipulatuarekin, inauterien itxura faltsua» eman dela salatu dute.

Mari Jose Bereau eta Ernesto Dominguez, Ituren eta Zubietako alkateek sinatutako idatziak dioenez, «Inauteria da kultur espresio herrikoi bat eta bi dira haren benetazko protagonistak: joaldunak eta mozorroak. Iturengo eta Zubietako Udalek ez dute ospakizunaren antolakuntzan nahiz finantzaketan parte hartzen».

Oharrak dioenez, «animalia hilak erakustea ez dago jaiaren ondare-kulturalaren baitan eta Udalak erabilera horren aurka daude. Gainera, konpromisoa hartzen dute animalien babesari buruz indarrean dagoen araudiaren betetzea zaintzeko; betiere, bere eskumenen esparruan eta esku dauzkaten baliabideekin».

Aldi berean, Ituren eta Zubietako Udalek ez dute onartzen «zenbait pertsona zein talde animalistak sare sozialetan eta agirietan egin duten irudien erabilera interesatu eta manipulatua —aurreko urteetako eta beste herrietako jaietako argazkiak sartuz—, itxura faltsu hau ematea helburu: ospakizunaren muina osatzen duela hilotz, odol eta erraien akelarre batek».

Bi herri hauetako bizilagunei zuzenduta, sare sozialetan argitaratu eta Udaletxetara bidalitako gorroto adierazpen, irain eta mehatsu guztiak gaitzetsi dituzte Ituren eta Zubietako Udalek eta haien aurka, bidezko lege-ekintzak abiaraztea aztertzen ari dira.

Albiste hau erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Animalien eskubideak  |  Inauteriak  |  Ituren  |  Zubieta

Animalien eskubideak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-08-08 | ARGIA
Zezenketen kontrako manifestazioa izango da Donostian

Donostia Antitaurina Orain, Eguzki eta Askekintzak zezenketen kontrako manisfetazioa deitu dute abuztuak 11rako, hona hemen zabaldu duten mezua.


2018-07-23
Usapalaren ehiza debekatzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari Itsas Enarak eta Eguzkik

Europak usapalaren ehizaren gainean ezarri duen behin-behineko debekualdiarekin bat egiteko eskatu diote Itsas Enarak eta Eguzkik Nafarroako Gobernuari. Horretarako alegazio bat aurkeztu diote datorren ehiza-aldia arautuko duen Foru Aginduaren zirriborroari.


2018-07-16 | Iņaki Etaio
Iruņeko zezenketak: momentua heltzen ari da

Zezenketak debekatzeko borroka luzea bada ere, ez dago zalantzarik sanferminetan ere gero eta protagonismo gehiago hartzen ari dela. Eztabaidan, maiz entzuten eta irakurtzen da zezenketen kontrako jarrera bultzatzen dutenak nagusiki kanpokoak direla, hori pisuzko argudioa izango balitz bezala.


"Munduko festarik onenetan" ere torturatzen da

Sanferminak munduan parekorik ez duten festak direla azpimarratu du Iruñeko alkateak, azken egunetan egindako elkarrizketa ugarietan. Baina, munduko jairik  “onenetan” ere, 2018an, bizidunak torturatzen eta hiltzen dituzte, botere publikoaren baimenarekin.


Animalien lekuan bagina

Edo alderantziz, animaliak gizakiak bezala. Horixe da Barbara Daniels irlandar artistak egin duen irudimen ariketa. Animaliekin dugun harremana eta portaerari buelta eman eta horrela, ispilu aurrean jarri gaitu gizakiok. Eta emaitza ikusita, egia esan, egin dituen marrazki batzuk hotzikara eragiten dutela onartu beharra dago.


2018-06-29 | Askekintza
Gurean - Animalien erabilera Euskal Herriko festetan
MULTIMEDIA - dokumentala

Askekintzak Euskal Herriko festetako animalien erabileraren inguruan inoiz egin den dokumentazio lan handiena bildu du. Lau urtez (2014-2017) hainbat aktibistak ezkutuan grabatutako irudiekin osatutako dokumentala da. Informazio gehiago: http://askekintza.org/gurean/


Fermintxo eta biok II

"Txaloak, irribarreak, oihuak, sufrimenduaren lepotik botatako algarak… Nola interpretatzen ahalko genuke hori guztia giza hizkuntzan? Zuei eraginiko tratu txarrek ez dute gizakion duintasuna kaltetzen?", galdetzen du Fermin Abarzuza Antropologiako ikasle Bittor Abarzuza Fontellasek.


Animalien Askapenerako Fronteak bere gain hartu du Iruņeko Gaseko ukuiluetako erasoa

Talde honetako kideek adierazi dutenez, gauean piztutako sutea eta zezenketen aurkako margoketak egin dituzte animaliak erabiltzen dituzten jarduerak geldiarazi nahi dituztelako.


2018-05-13 | Gaizka Izagirre
Gurean
Dokumentalen indarra, animalien egoera salatzeko

Asko dira azken urteetan munduko animalien egoera latza salatu nahi izan duten dokumentalak: Earthlings, Cowspiracy, The Cove, BlackFish, Meet Your Meat, The Elephant in the Living Room... Denak ere intentzio batekin sortuak: ikus-entzunezkoen bidez ikusleari erakustea, jateko, janzteko dibertitzeko edo esperimentatzeko esplotatuak izaten diren bizidunen bizitza tamalgarri eta penagarria. Lan horiek guztiek nazioarteko animalia askoren egoera salatzen dute; baina gurean ere bada lan bat... [+]


2018-05-09 | Miren Osa Galdona
Guggenheimen bizirik dauden animaliak erabili nahi dituen erakusketa salatu dute

Ostiralean protesta egingo du  BBAA Antiespezista talde animalistak. Egun berean, erakusketa berri bat zabaltzekoa da museoa, eta ikasleek salatu dutenez, bizirik dauden animaliak jarriko dituzte obra moduan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude