Iñaki Etxeleku: “Gure estatutuek espekulazio merkatutik kanpo ezarri dute gure etxebizitza kooperatiba”

  • Bizitegi molde kooperatiboak zabalduz doaz Ipar Euskal Herrian. Euskal Hirigune Elkargoko azken biltzar nagusian Nicole Etxamendi, Itsasuko hautetsiak "Bizi lagun" kooperatibak kontutan hartu behar zirela eta alternatiba ona direla azpimarratu zuen.

Iñaki Etxeleku, Euskal Irratien elkarrizketan. / Argazkia: Euskal Irratiak.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko apirilaren 09an - 08:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Jabetza kolektibo horrek, etxea eta lurrak espekulazioaren merkatutik ateratzeko aukera izan daitezke, eta kooperatiben gisara, elkarteko kide izan behar da bizitegi horietan bizitzeko. Irisarrin sei lagunek gisa horretako proiektu bati ekin diote. Oro har, hiriguneetan agertzen dira holakoak, baina oraino landa eremuan bekan dira. Iñaki Etxeleku egitasmo horren parte da, eta azaldu duenez "jabetasun kolektiboan" oinarritzen da bizitegi eredu hori: "Gu kooperatibako kide gira eta egitura da den-denaren jabe, beraz, gu joanen girelarik, egitura bera hor egonen da". Hala ere, diru-laguntzei begira, etxebizitza eredu hau ez da ezagutua administrazioaren aldetik.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kooperatibagintza
2025-07-02
Lurraldea eta arkitektura
Kooperatibak

Eguneraketa berriak daude