Imintzioka galdu


2022ko otsailaren 24an - 16:47
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Keinuz eta hitzik egin gabe, horrela helarazi behar izaten zaio proposatutako kontzeptuaren esanahia lagunari imintzioen jolasean. Sare sozialek diskurtsoei hesiak jarri dizkieten garaiotan, zure argudioak azaltzeko soilik lerro kopuru jakin bat duzunean, akzioa eta keinua dira hitzaren galeran garaile. Azken egunotan espainiar politikan gertatutakoa azaltzeko elementurik aproposena iruditzen zait imintzioarena, ideia eta joerak imitatzearena, horrexek eraman baitu, nire ustez, Pablo Casado amildegira. Espazio erabat polarizatuan Alderdi Popularreko burua ez da gai izan kokaleku propio eta finko bat ezartzeko eta azken hiru urteotan imintzioz, iseka eta handikeriaz bere boto zakuan zulo nabarmena eragin dion eskuin muturra imitatu du, bidean bi alderdien antzekotasuna sendotu eta babesten duten buruzagi arriskutsuak sortuz eta berauek mimatuz.

Sigmund Freud psikoanalisiaren sortzaileak ongi azaltzen zuen moduan, Casado ere aitari itzal egin nahian zebiltzan bere seme-alaba politikoek hil dute, politikagintzan ohikoa den operario fratrizida burutuz. Hauek ikusgarritasuna eskaintzen dieten buruzagitza instituzionalak ziurtatuta dituzte eta botere eraginkorrik gabe aurkitu den oposizio buru ahula kaleratu dute. Ez da erraza, inolaz ere, oposizio lan trebe eta zuhur bat gauzatzea. Are gutxiago, lehen momentutik aldarte horretara bultzatu zaituen zentsura-mozio demokratikoa onartzen ez baduzu eta gobernuari zilegitasunik aitortzen ez badiozu. Irteerako atea jada zabalik duen buruzagi popularrak Diputatuen Kongresuan gobernuak bozketak aurrera ateratzeko osatua duen gehiengo anitza hautsi egingo zela uste zuen, Sanchez hauteskundeak deitzera derrigortuz, 2019an ERCk aurrekontuak onartu ez zituenean gertatu zenaren antzera. Lortu zuten ia lan erreformaren proiektua gobernuari modu trakets eta zekenean zapuztea. Une hartan balantza gobernuaren alde kokatu zuen diputatuaren akatsa gertatu izan ez balitz, ez leudeke Genova kalean dauden moduan. Keinu erabakigarri bat, beste behin.

Irudi zehatz batekin, nola ez, jarri zen martxan eskuineko alderdien erradikalizazio eta zokoratzea. Orduan ere, keinuaren garrantziak alderdi sozialistari bi hauteskunde garaipen oparitu zizkion, Madrilgo Kolon plazan eskuin muturra taula gainera gonbidatzea garesti atera baitzitzaien jada desagertze bidean dauden Albert Riveraren alderdikideei zein Casado beraren taldekideei. Irudi hura bultzatu zutenetatik  postuan dirauen bakarra eskuin muturreko buruzagia da. Imitazioak horixe du krudela, nahiago izaten dela finean originalaren esentzia, kalkoaren desoreka eta ahultasuna baino. Gaztela eta Leongo hauteskunde kanpainan ere garbi adierazi zen popularren azken hilabeteetako ezinegon eta urduritasuna. Hogeita hamabost urtez gotortua izan duten eremuan inkestek gehiengo oso bat aurreikusten zieten, baina kopuru horretara iristeko hamar bozka beharko dituzte azkenean. Moncloarainoko alfonbra jartzeko zuen presak bultzatuta, deitutako hauteskundeak Casadoren hil-kanpai bihurtu dira.

Nioen aitzinean, imintzio handiek ondoratu dutela bere proiektua. Diskurtso oldarkor eta fatalistek ez diote lagundu inolaz ere politikagintza modu gogor eta desatsegin bat ezarri nahi izan duen buruari. Terrorismoaren zaurien erabilera, gobernuaren ekintza oro judizializatzea ala Kataluniako egoeraren aurrean erakutsitako mespretxuzko jarrera izan dira Casadoren etapa ongarritu duten ezaugarrietako hainbat, imitatzaile eskolan ohorezko matrikula eskuratu duten zenbait fitxaje ahaztu gabe. Bera joango da, baina datorrenak erantzun egin beharko die jada aseezina bihurtzen ari den popularren portzio fanatiko eta muturreko horren eskaerei. Albiste beldurgarria izango litzateke demokraziarentzat Alderdi Popularraren krisi honek eskuin muturra oposizioko lehen alderditzat kokatzea. Inboluzioa saihestu nahi duenak utzi beharko ditu alde batera planta eta itxurak, denen onerako imintzioak baztertuz eta berreskuratuz hitzaren zentzua.

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


Eguneraketa berriak daude