Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

  • Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025eko otsailaren 11n - 09:46
Azken eguneraketa: 2025-02-12 11:44
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gertakarien aurrean Arrasateko Udalak ohar bat argitaratu du astelehenean. Bertan jasotzen denez, igande goizaldean neska gazte batzuek kamera txiki bat topatu zuten udalerriko taberna bateko komunean. Orduan jabeari abisu eman zien eta horrek udaltzainei deitu zien. Udaltzainek beste kamerarik ez zegoela egiaztatu zuten.

Udaltzaingoak ikerketa faseari ekin dio, eta dagokion txostena egin du. Horretarako, bizilagunen testigantzak ere bildu ditu. Ertzaintzak ez du salaketarik jaso oraindik.

Udalak "oso larritzat" jo du gertaera eta ikerketa sakona eskatzearekin batera bukatu du bere adierazpena. Halaber, eragileekin eta gainontzeko alderdi politikoekin harremanak abiatu ditu, jasotako informazioaren berri emateko eta bete beharreko urratsak adosteko.


Giza eskubideen urraketa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.