Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren.
Gertakarien aurrean Arrasateko Udalak ohar bat argitaratu du astelehenean. Bertan jasotzen denez, igande goizaldean neska gazte batzuek kamera txiki bat topatu zuten udalerriko taberna bateko komunean. Orduan jabeari abisu eman zien eta horrek udaltzainei deitu zien. Udaltzainek beste kamerarik ez zegoela egiaztatu zuten.
Udaltzaingoak ikerketa faseari ekin dio, eta dagokion txostena egin du. Horretarako, bizilagunen testigantzak ere bildu ditu. Ertzaintzak ez du salaketarik jaso oraindik.
Udalak "oso larritzat" jo du gertaera eta ikerketa sakona eskatzearekin batera bukatu du bere adierazpena. Halaber, eragileekin eta gainontzeko alderdi politikoekin harremanak abiatu ditu, jasotako informazioaren berri emateko eta bete beharreko urratsak adosteko.