Mugika eta Atxuriko eskolek, bai eta Solokoetxeko institutuak ere, ikasturtea balorazio positiboarekin bukatu dugula azpimarratu nahi dugu. Izugarria izan da hezkuntza-komunitate osoak egin duen esfortzua. Faktore asko kontra izanik ere,ikasturtea aurrera atera dugu, gu guztion artean: irakasleen inplikazioarekin, familien ahaleginarekin, umeen aldarte ona konfinamenduak gora eta behera umorea galdu gabe eutsiz... Zoriontzeko moduko lana egin dugu. Aupa gu!
Ikasturtea 2020ko irailean zalantzaz eta beldurrez josita hasi bagenuen ere, hasieratik ikusi genuen geure auzoetako haurrek eta gaztetxoek heziketa duina eta kalitatezkoa izateko eskubidea bigarren mailako gaia zela gure agintari politikoentzat. Ikasturte hasiera aldapa gora jarri ziguten batzuek, baina lehenengo asteetatik hartu genion neurria zetorrenari, eta kalera atera ginen haurrak zein gazteak, familiak, jantokietako langileak,irakasleak... eta baita gure auzoetako auzo-elkarteak ere.
Ikasturte hasieran dena zegoen debekatuta, dena zen ezinezko eta Mugika, Atxuri zein Solokoetxetik egiten genituen eskaerek ez zuten lekurik gure agintarien agendetan. Baina, ibiltzen egiten da bidea, eta halaxe egin dugu. Erabiltzea ezinezkoak ziren espazioak erabiltzea lortu dugu ikasleen bizi-kalitatea neurri handi batean hobetuz. Hala nola, Santa Maria kalea, Atxuriko kantxak edo Santiagoko elizpea bezalako espazioak gure eskoletako umeentzat erabilgarriak izatea lortu dugu, eta aurrerantzean ere hala beharko du, eskoletako beharrei erantzun integrala ematen ez zaien bitartean.
"Datorren ikasturtea ezin dugu ekainean itxiko dugun baldintzetan hasi. Ez da bidezkoa, gure haurrek ez dute merezi eta erantzukizun politikoa da eskatzen dugun bakarra"
Ateak jo ditugu, eskura izan ditugun guztiak, Udaletik hasi ginen eta alderdi politiko guztiek gure auzoetako ikastetxeen gabeziak gertutik ezagutzen dituzte orain, bai eta konponbideak bilatzeko geure proposamenak ere. Eusko Legebiltzarrean ere egon gara, pairatzen ditugun gabeziak azaldu eta horiek gainditzeko proposamenak aurkeztu dizkiegu Hezkuntza Batzordeko ordezkari politikoei. Bueltan ordea ez da konponbiderik etorri. Argi azaldu diegu denei, irtenbide integrala eskatzen dugula Alde Zaharra, Atxuri eta Solokoetxe auzoetako 0-18 urte bitarteko hezkuntza-zerbitzu euskaldun eta publikoa kalitatezkoa izan dadin. Eta irtenbidea denon artean eraiki dezakegula ere esan diegu, hori da gure borondatea. Hortaz, hezkuntza-komunitate osoarekin adostutako irtenbidea bilatzea da gure nahia, horretarako eskatu dugu inplikatutako agente guztiak bilduko dituen mahai baten sorrera. Aldebakarreko proposamenek ez dute lekurik. PNVk eta PSEk ezetz esan diote Hezkuntza Batzordean gaia lantzeko mahaiaren osaketari, baina hori gutxi ez, eta auzoetako ikastetxeetatik egindako galderei erantzunez honako hau esan digute; gure eraikinek konponketa nahikoa izan dituztela azken hamarkadetan, eta egun ditugun patioak gure haurren beharrak asetzen dituztela!!! Muturra behar da gero!!!
Gure ikastetxeek egiturazko eta antolakuntzako hobekuntzak behar dituzte, partxeekin konpondu ezin direnak. Izurriak gabezia horiek guztiak larriagotu besterik ez ditu egin eta nahikoa partxe jarri eta kudeatu ditugu bukatzear dagoen ikasturte honetan: Atxuriko eskolako sarreretan familiak aritu gara hesi batekin errepidea mozten, gure haurren segurtasuna arriskuan ikusi dugunean. Gimnasioa eta ludoteka jantoki bihurtu ditugu burbuilak bermatzeko, baina jolas eremuak murriztuz.
Gure oinarrizko eskaerak mahai gainean daude: patio estalia Atxurin eta eremu irekia Mugikan, espazio berriak sortu, gure haurrek korridoreetan jolastera behartuak ez egoteko, eta zortzi orduko ikas-jarduna eraikin zaratatsu batetik atera ezinik ez egitea ahalbidetzeko. Edota Solokoetxeko kasuan, adin horietan hain beharrezkoak diren espazioen erabilerak erabat mugatuta edukitzeak dakartzan gabeziak gainditzeko.
Gure haurren eta gazteen ongizatea da jokoan dagoena, eta eskatzen dugun bakarra da diru publikoa oinarrizko sare publikora bueltatzea, alegia, gure auzoetako hezkuntza publikora.
Irtenbideak jarri ditugu mahai gainean eskaerekin batera, denak bideragarriak, baina bata bestearen atzetik ukatu dituzte: Mugika eskolako azpiko lokala erabili gabe dago, eskuragarri; Atxuriko tren geltokiko parkinetako bat (bi dituztelako), eskola eremurako patio estali bihurtzea aukera erreala da, eta zer esanik ez geltoki bereko Hall-a. Hijas de la Cruz itxi eta eraikina ez da hezkuntza-zerbitzuetara bideratuko, bertako haurrak beste eskola kontzertatu batean “kokatu” dituzte, noski.
Datorren ikasturtea ezin dugu ekainean itxiko dugun baldintzetan hasi. Ez da bidezkoa, gure haurrek ez dute merezi eta erantzukizun politikoa da eskatzen dugun bakarra. Kalera atera gara eta jarraituko dugu ateratzen, hiru auzo hauetako hezkuntza komunitatea osatzen dugun familiok, zerbitzuetako langileok eta irakasleok argi dugu gure ahotsa ozen entzunarazi beharko dugula aurrerantzean ere. Izan ere, izurria igarotakoan gure auzoko hezkuntza publikoaren gabeziek toki berean jarraituko dute, lanean jarraitu ezean. Guk, gure haurrek eta gazteek beharrezkoa duten arduraz jokatzen jarraituko dugu!
* Artikulua sinatzen dute:
Solokoetxe, Mugika eta Atxuriko eskoletako Guraso Elkarteak,
Ikama (Solokoetxe eskolako ikasle elkartea),
Bihotzean Auzo Elkartea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]
Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.
Ez zait... [+]
Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]