Ikastordu ia guztiak gaztelaniaz ematea ahalbidetuko du EAEko Hezkuntza Legeak, Bildarratzen arabera

  • “Euskara ardatz duen sistema eleaniztuna” da EAEko Hezkuntza Legeak ikastetxeentzat jasotzen duen eredu orokortua, eta gehiago zehazteko eskatu izan dute eragileek. Bada, Hezkuntza sailburuak jarri duen adibideetako batek zer pentsatua ematen du: “A ereduko ikastetxe batek erabaki dezake irakastorduen %80 gaztelaniaz ematea, baina aldi berean, noizean behin, euskara hobeto ikasteko hiru eguneko barnetegira eraman ditzake haurrak”.

Funtsean eta praktikan, gaur egungo A eredua mantentzea ere kabitzen bada euskara ardatz duen sistema eleaniztunean, dena da libre? Argazkia: Eusko Legebiltzarra

2023ko ekainaren 02an - 08:18

EAEko Hezkuntza Legearen inguruan Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Eusko Legebiltzarrean eman dituen azalpenen artean, adibide esanguratsua jarri du, euskara ardatz duen sistema eleaniztuna delakoan ikastetxe bakoitzak dituen aukerak askotarikoak izan daitezkeela adierazteko: “A ereduko ikastetxe batek, gaztelania nagusi den eremu batean kokatua, erabaki dezake irakastorduen %80 gaztelaniaz ematea, baina aldi berean, noizean behin, euskara hobeto ikasteko hiru eguneko barnetegira eraman ditzake haurrak, edo eskolaz kanpoko jarduera guztiak euskaraz antolatu, edo jangelako orduak…”.

Legeak dioenean ikastetxe bakoitzak, duen testuinguruaren arabera, bere hizkuntza proiektua erabakiko duela, esan nahi da zenbat eta testuinguru erdaldunagoan orduan eta txikiagoa izango dela euskaraz emango den ordu kopurua… %80 gaztelaniaz emateraino?

Gutxienez bi zalantza eragiten dituzte adierazpenek:

Batetik, legeak dioenean ikastetxe bakoitzak, duen testuinguruaren arabera, bere hizkuntza proiektua erabakiko duela, esan nahi da zenbat eta testuinguru erdaldunagoan orduan eta txikiagoa izango dela euskaraz emango den ordu kopurua… %80 gaztelaniaz emateraino (eta beste %20tik ordu batzuk ingelesari eskainiak, ziurrenik)? Testuinguru soziolinguistiko erdaldunetan ikasleak euskalduntzeak baliabide gehiago eta ahalegin handiagoa eskatuko duela jakitun, baliabide gehiago eta euskara ordu ahalik eta gehien jarri ordez, irakastordu gehienak gaztelaniaz baimentzea –eta euskararen exijentzia nabarmen jaistea– da bidea? Ikastordu gehienak gaztelaniaz mantendu eta haurrak eskolaz kanpoko jardueretan edo hiru eguneko barnetegian edo jangelan euskalduntzea da asmoa? Funtsean eta praktikan, gaur egungo A eredua mantentzea ere kabitzen bada euskara ardatz duen sistema eleaniztunean, dena da libre?

Eta bestetik, legeak jasotzen duen arren derrigorrezko hezkuntza bukatzean ikasle guztiek euskaraz B2 profila lortu behar dutela, norbaitek uste du aurreko adibideko zentroan ikasten duten ikasleak B2 mailara iritsiko direla? Frogatuta dagoenean euskarazko murgiltze ereduak berak ez duela bermatzen ikasleak euskalduntzea, nola euskaldunduko dira hain eredu erdaldunean?

Puntu beroa

Beste hainbatekin batera, euskalduntzearena puntu beroa izan da Hezkuntza Legean, hasieratik. Eusko Jaurlartziak aurreproiektua aurkeztu zuenean, espero zena berretsi zen: nahiz eta eragile ugarik aurkeztutako zuzenketa eta alegazioetan eskatu egungo A, B eta D ereduak gainditu eta murgiltze eredu orokortua ezartzeko ikastetxe guztietan, ez da halakorik jaso lege proiektuan. Bai Akordioan bai aurreproiektuan adierazitako eredua mantentzen da: “Euskara ardatz duen sistema eleaniztuna”. Euskaraz B2 maila lortuta bukatu behar dute derrigorrezko hezkuntza ikasleek, eta horretarako ikastetxe bakoitzak erabakiko du bere hizkuntza proiektua, duen testuinguruaren araberakoa. Ikastetxeen hizkuntza proiektu bakoitza ebaluatzeko eta jarraipena egiteko konpromisoa hartzen du administrazioak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko Hezkuntza Legea
Eraikuntza nazionala

Hezkuntza Lege berria, adostasunetik jaio behar zena, haserrean eta desakordioan onartu da. Publiko-pribatu auziak eta hizkuntza ereduek eragin dute akordio falta. Pena handia.

Horretan Espainiako ereduari jarraitzen diogu, EAEn ez garelako gai oinarri amankomun batzuk jarri... [+]


EHEko kideak legebiltzarreko atarira kateatzen saiatu dira, Hezkuntza Legea salatzeko

Gasteizko Legebiltzarraren aurrean egin dute protesta Euskal Herrian Euskarazeko kideek, “iraungita” dagoen Hezkuntza Legearen onarpena salatzeko. Goizeko 9:00etan elkarretaratzea burutu dute eta bi kide Legebiltzarreko atera kateatzen saiatu dira.


Oposizio guztia aurka duen Hezkuntza Legea onartu dute EAJ-PSEk

Iritsi da eguna: Eusko Legebiltzarrean ostegun goiz honetan onartu da soilik EAJ eta PSEk babesten duten Hezkuntza Legea. Legebiltzar atarian, Euskal Eskola Publikoaz Harrok eta Euskal Herrian Euskarazek protestak egin dituzte. Duela hogeita hamar urte onartu zen azken hezkuntza... [+]


Eguneraketa berriak daude