Ikastolen Elkarteak ohartarazi du “aldebakarreko gobernantza” ahalbidetzen duela legearen “zehaztasun faltak”

  • Onartu berri den lege aurreproiektua “balekoa” eta “aurrerapausoa” dela adierazi dute ikastolek, baina zehaztapen faltari lotutako hainbat gabezia kritikatu dituzte. Eskatu dute denon artean eraikitzeko “etorkizuneko Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa”.

Euskarari dagokionez, "aurrerapausoak" bermatzeko neurriak eskatu ditu Ikastolen Elkarteak. Argazkia: Ikastolen Elkartea.

2023ko maiatzaren 09an - 13:47
Azken eguneraketa: 17:49
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ikastolen Elkarteak “balekotzat” jo du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege aurreproiektua. Zuzendaritzako eta Artezkaritza Kontseiluko kideek asteartean prentsaren aurrean azaldu dute balorazioa, eta aurrekoarekiko hiru aurrerapauso nabarmendu dituzte. Lehenik, Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren ideia lehen aldiz aipatu dela, ikastetxe publiko zein pribatuei baldintza batzuk betetzea eskatzen diena. Bigarrenik, “doakotasun erreala” bermatuko duela, pribatu zein publikoak finantzatuko dituelako: “Doakotasun bide honetan urratsak egiten hasi da Hezkuntza Saila, finantzaketa gehigarria emanda”. Hirugarrenik, aipatu dute euskararen inguruan aldaketa positiboak egon direla, hala nola irakasleek C1 eta DBHko ikasleek B2 maila lortzea sustatzea.

Zehaztasun falta

Dena den, lege aurreproiektuaren “gabeziak” ere mahaigaineratu dituzte, gehienak “legearen zehaztapen faltari” lotutakoak. Horrek sortu lezakeen arazo nagusia da “agindu eta dekretu bidezko gobernantza ahalbidetzen diola” Jaurlaritzari, Ikastolen Elkartearen esanetan. Alegia, zehaztapen horiek “aldebakarrez” erabakiko direla kritikatu dute, hezkuntza eragileei parte hartzeko aukera “zailtzen” dietelako. Elkarteak ohartarazi du “denon artean” eraiki behar dela “etorkizuneko Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa”.

Doakotasuna bermatzea aurrerapausotzat hartu badu ere, gehitu du hori lortzeko “epe zehatz batzuk ezarri eta lantalde bat eratzeko beharra” jaso behar duela legeak: “Ezingo da doakotasuna bermatu baliabide guztiak bideratu artean”.

Elkartearen beste kritiketako bat da “publiko-pribatu dikotomia juridikoa ez duela gainditzen”. Ikastolen Elkarteak salatu du legean ez dela kontuan hartzen kooperatibek duten kudeaketa eredua, eta ikastolen kasuan titulartasuna familiek eta langileek dutela. Legeak titulartasun pribatukoak eta administraziopekoak aipatzen ditu.

Euskara eta euskal kulturari, gehiago

Euskarari dagokionez, “gehiago” exijitu dute ikastolen ordezkariek. “Benetako murgiltze eredua” ezartzeko galdegin dute, eta horretarako zenbait bide proposatu dituzte, besteak beste, DBHko ikasleek B2 maila eskuratu dutela ziurtatzeko kanpo ebaluaketa egitea. Ikastetxeek euskara lehenetsiko dutela bermatzeko legean zehaztapenak falta direla diote.

Nazio ikuspegiari ere gabeziak ikusi dizkiote eta Euskal Herri osoko ikastetxeen arteko elkarlana indartzeko neurriak eskatu dituzte. “Ez ditugu inolaz ere alde batera utziko Iparraldean eta Nafarroan euskarazko irakaskuntzan ari diren ikastolekin ditugun konpromisoa eta lankidetza”, ziurtatu du Ikastolen Elkarteak. Bide horretan, euskal curriculuma oinarri izango duen sistema aldarrikatu dute, eta salatu legeak behin bakarrik izendatzen duela Euskal Curriculuma.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko Hezkuntza Legea
Begoña Pedrosa
“Berrikuntza egiteak prozesuan gorabehera asko dakar batzuetan, eta hala behar du”

Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan urtebete egin duelarik, berrikuntzaz aritu gara Begoña Pedrosarekin,... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-01-22 | ARGIA
140.000 eurorekin zigortu du Jaurlaritzak Zarauzko ikastola, ezarritako matrikulazio muga gainditzeagatik

Salbatore Mitxelena ikastolak 140.000 euro ordaindu beharko ditu, Eusko Jaurlaritzak Haur Hezkuntzarako ezarri dion matrikulazio muga gainditzeagatik, baina zortzi ikasleak mantenduko ditu, negoziazioen ondorio. Hezkuntza Sailaren erabakiak eta jarrerak salatu ditu ikastolak.


Bermeon itunpeko eskolek “gain-eskaintza larria” egiten dutela salatu dute

Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan, hiru ikastetxera joateko aukera dute familiek: bata publikoa, beste biak itunpekoak. Legeak kontrakoa agintzen duen arren, plazen eskaintza ez dela orekatua eta itunpekoek dagokiena baino nabarmen plaza gehiago eskaintzen dituztela salatu dute... [+]


Doakotasuna itunpeko ikastetxeetan: zer dela eta?
Zertarako irakaskuntza kontzertatua?

Eskola publikoko eragile gehienen kontra EAEn onartu den Hezkuntza Lege berriak irakaskuntza kontzertatuaren doakotasuna bermatzea du helburu, beti ere botere publikoen finantzaketaren bidez, jakina. Espainiako Estatuan ere gobernukideek... [+]


Eskola publikoa, izan dadila benetan publikoa

Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburu berriak egindako adierazpen ugariei erantzunez, Hezkuntzari buruzko 17/2023 Legea ezarriko da aurtengo ikasturte hasieran, Legebiltzarrean EAJ eta PSEren babes bakarrarekin onartu zena. Ezarpen horrek berekin ekarriko du agindu eta... [+]


Itunpekoetako irakasleen soldatak eskola publikoarekin parekatzen hasteko, 67 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak

Itunpeko ikastetxeetan ari diren irakasleen soldata eskola publikoan ari direnekin parekatuko du Eusko Jaurlaritzak. Parekatzea progresiboa izango da, prozesua 2027an amaituko da eta prozesua hasteko 67 milioi euro bideratuko ditu aurtengo aurrekontu publikoetatik. Hezkuntza... [+]


2024-06-12 | ARGIA
EAEko Hezkuntza Legeak “irekitako aukerak baliatzeko” tresna izan nahi duen liburua kaleratu du Hik Hasik

EAEko Hezkuntza Legea. Biharamunerako koordenatuak liburua aurkeztu du asteazken honetan Hik Hasi egitasmoak. “Denontzat eta denona izango den hezkuntza sistema publikoa, bateratzailea, soziala eta inklusiboa erdiesteko bidean lege berriak zein aukera irekitzen dituen... [+]


EHEko kideak legebiltzarreko atarira kateatzen saiatu dira, Hezkuntza Legea salatzeko

Gasteizko Legebiltzarraren aurrean egin dute protesta Euskal Herrian Euskarazeko kideek, “iraungita” dagoen Hezkuntza Legearen onarpena salatzeko. Goizeko 9:00etan elkarretaratzea burutu dute eta bi kide Legebiltzarreko atera kateatzen saiatu dira.


Oposizio guztia aurka duen Hezkuntza Legea onartu dute EAJ-PSEk

Iritsi da eguna: Eusko Legebiltzarrean ostegun goiz honetan onartu da soilik EAJ eta PSEk babesten duten Hezkuntza Legea. Legebiltzar atarian, Euskal Eskola Publikoaz Harrok eta Euskal Herrian Euskarazek protestak egin dituzte. Duela hogeita hamar urte onartu zen azken hezkuntza... [+]


Eraikuntza nazionala

Hezkuntza Lege berria, adostasunetik jaio behar zena, haserrean eta desakordioan onartu da. Publiko-pribatu auziak eta hizkuntza ereduek eragin dute akordio falta. Pena handia.

Horretan Espainiako ereduari jarraitzen diogu, EAEn ez garelako gai oinarri amankomun batzuk jarri... [+]


Eguneraketa berriak daude