“Ikastolak herriari” ekitaldia egingo dute ostiralean Kusaalean

  • Ikastolen Elkarteak antolatutako kultur ekitaldia ostiralean egingo da da Donostiako Kursaal aretoan. Euskara eta euskal kultura izango dira ekitaldiaren abiapuntu nagusiak. 


2020ko azaroaren 12an - 10:03
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Pandemiaren ondorioz, Ikastolen Elkarteak ezin izan ditu ohikoak diren urteko ekitaldiak aurrera eraman, horregatik eta euskara eta euskal kultura sustatze aldera, ez dira geldirik geratu antolakuntzakoak. "Ikastolak herriari" kultur ekitaldia antolatu dute azaroaren 13rako Donostiako Kursaalean. Aurten ez dute huts egin nahi izan eta garaiari moldatutako ekitaldia antolatu dute. 

Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez jaien aurtengo edizioak bertan behera geratu ostean, antolatzaileek, ospakizun sinpleago bat egin nahi izan dute. Aurten besteak beste, Anje Duhalde, Pauline eta Juliette, Xabi Solano eta Kimua Dantza Kolektiboa, Nogen taldea, Demode Quartet taldea, Korrontzi eta Oinkari dantza taldea izango dira oholtza gainean azaroaren 13an. Musika, kantua eta dantza uztartu nahi ditu ekitaldi honetan antolakuntzak eta Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga izango dira ekitaldiaren aurkezpenaz arduratuko direnak.

Pandemiaren ondorioz, murritzagoa izango da aretora sartuko den pertsonen kopurua, 400 ikusle izango dira bakarrik. Baina, EITBri esker, ekitaldi hau Euskal Herriko etxeetara iritsiko da telebista bidez. "Ikastolak Herriari" ekitaldirako sarrera bakoitzak 15 euroko salneurria dauka, eta Kursaal aretoaren webgunearen bitartez eros daitezke. Azken astean, Kursaaleko txartel-leihatiletan ere erosteko aukera izango da.


Utzi erantzuna
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Eguneraketa berriak daude