"Ikasle borrokaz Alexia gainditu" dutela jakinarazi du Aiaraldeko Ikasle Autodefentsa Sareak

  • Laudio Ikastolan garatu dute web plataforma horren aurkako borroka, ikasleen kontrol sozialari bideratutako tresna dela iritzita.


2019ko ekainaren 25an - 09:21
Mobilizazio ugari egin dituzte autodefentsa sareko kideek Alexia plataforma birtualaren aurka. / AIAS

Irakurketa plazaratu du Aiaraldeko Ikasle Autodefentsa Sareak Laudio Ikastolan garatutako borrokaren nondik norakoak azaldu eta lortutako emaitzak jendarteratzeko. Alexiaren aurkako dinamika abiatu zuen ikasle sareak duela zenbait hilabete eta, jakinarazi dutenez, web plataforma horren erabilera deuseztatzea lortu dute, “jadanik ez duelako infantilizatzeko, beldurra sortzeko eta subjektu bezala ezeztatzeko balio, edo beste hitz batzuetan esanda, bere funtzio diziplinatzailea ofizialki ez dagoelako aktibo”.

Azaldu dutenez, amaitu berri den ikasturtearen hasieran ekin zioten Laudio Ikastolan Alexia plataforma erabiltzeari, “ikasleei horren gaineko iritzia eskatu gabe”. Iazko urriaren 12an eginiko herri eskoletan sortu zen plataforma horren aurka jarduteko ideia. “Herri Eskolak pasa eta hurrengo astean asanblada deitu genuen, erasoaren aurrean zer egin erabakitzeko, eta gure hautua, pasotismoaren aurrean, autodefentsa artikulatzea izan zen. Horrela sortu zen AIAS, Aiaraldeako Ikasle Autodefentsa Sarea”.

Orduan hasi ziren Alexiaren aurkako borroka garatzen. “Hasieratik ulertu genuen Alexia urrats bat gehiago baino ez dela izan, hau da, sistema kapitalistak sumiso nahi gaitu, eta erasoak uneoro pairatzen ditugu ikasleok. Alabaina, nonbaitetik hasi beharra dagoelako, Alexia etetea izan zen gure lehen erronka. Lehen pausua zuzendaritzari azalpenak eta Alexiaren etetea eskatzea izan zen. Ez genuen inongo erantzunik jaso”.

Gauzak hala, mobilizazioak egiteari ekin zioten. “Zeharo aldatu zen zuzendaritzaren jarrera. Bat batean haiek ziren gure atzetik zetozenak biltzeko eskatuz. Borrokak bere fruituak eman zituen. Alabaina, zuzendaritzak bere burua biktimizatu eta gurea kriminalizatzeko saiakera egin zuen, gure borrokari zilegitasuna kendu nahian eta horrek jende batengan zalantzak eragin zituen”.

Erabili zituzten “aldarri eta moldeak” egokiak izan zirela uste dute autodefentsa sareko kideek, baina aitortu dute borrokarekin “horren indartsu” hazteak dinamikara jende gehiago batzea galarazi zuela. Horregatik, borrokaren zentzuaren transmisioari garrantzi gehiago eman behar zaiola ondorioztatu dute, “zapaldu orok gure gain har dezagun borrokaren beharrezkotasunaren kontzientzia”.

 

 

Bide luzea egiteke

Hala ere, oraindik aurretik “bide luzea” dutela ohartarazi dute. “Alexia indargabetzea lortu dugu, bai, baina kapitalak uneoro behar du produktibitatea handitu, eta horregatik ondo dakigu erasoak ez direla etengo eta gure auto-antolakuntzan sakondu egin behar dugula, elkarrekin indartsuagoak garelako”, azaldu dute, “ikasleok subjektu gisa aitortuak izateko oraindik ere bide luzea dugu, infantilizazioak klase-dominazioaren dispositibo gisa jokatzen duen heinean, kapitalismoa suntsitu arte ez gara berataz libratuko”.

Era berean,  garaipena ikasleen “auto-antolakuntzaren eta borrokaren bidez” lortu dela azpimarratu dute, eta “Euskal Herri osoan zehar” sortu diren beste autodefentsa sareek eginiko lana goraipatu dute, eta talde horien aurka sortu diren kritikak ere izan dituzte hizpide: “Autodefentsa sareak zapalkuntzaren aurka altxatu ahal izateko eta emaitzak lortzeko mekanismoak dira eta ez, beste batzuek hedatu nahi duten bezala, jaleoa eta klasea galtzeko Baterajotze Nazionalak deitzeko aitzakia. Ikasle mugimenduak aurrerapauso handiak ematen ditu azken urteetan, ikasleen benetako beharrizanei helduz eta hauei erantzuna emateko baliabideak sortuz”.

 

 

Autodefentsa sareak

Iaz ekin zioten ikasleen autodefentsa sareak sortzeari Euskal Herriko hainbat txokotan. Tokian tokiko borrokak garatu dituzte. Tosaldeko sareak, adibidez, Orixe ikastetxeko ebaluazio sistema aldatzeko dinamika jarri zuen martxan. Iruñerrikoan, aldiz, Eunate institutuan dauden segurtasun kameren aurka jardun dute. Bi kasuetan Baterajotze Nazionalak deitu zituzten autodefentsa sareek, Euskal Herri guztiko ikasleen babesa jasotzeko; eta, jakinarazi dutenez, bi kasuetan lortu dituzte planteatutako aldarrikapenak egikaritzea. Aiaraldean, aldiz, momentuz ez dute horrelako mobilizazio nazionalik deitu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikasle mugimendua
Hezkuntza sistema sozialista aldarrikatu dute ikasleek, martxoaren 20ko ikasle greban

Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]


Hezkuntza "pribatizaziotik" ateratzeko, borroka

Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]


EHUren “izaera poliziala” salatu dute ehunka ikaslek Gasteizen

Asteazken gaueko gertakariak salatzeaz gain, Polizia unibertsitatetik “kanporatzea” exijitzeko eta EHUren “erantzukizuna” seinalatzeko mobilizazioa egin dute.


Greba antolatu du martxoaren 13rako Ikasle Abertzaleak-ek

Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleak-eko kideak martxoaren 13rako ikasle grebara deitzeko. “Azken hilabeteetan borroka prozesuak martxan jarri ditugu Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan eta, orain, pausu bat gehiago emateko unea dela uste... [+]


Eroritako sabaiak, itoginak, hezetasunak... EHUren eraikinetako baldintzak salatu dituzte

Sabai zati bat erori da berriki EHUren Ibaetako campusean, eta ez da lehen aldia. Azpiegituren "egoera kaskarra" salatu dute, itogin ugari eta berogailu matxuratuak tarteko (ikusi irudiak albiste bukaeran). "Arazoei aurre egiteko aurrekontua egina zutela esan... [+]


Eguneraketa berriak daude