Talde-lanak, Lehen Hezkuntzatik unibertsitateraino, sarriak dira hezkuntzan eta horiek gauzatzeko ohikoena da ikasketa kooperatiboa erabiltzea. Ikasketa mota horrek kritika eta topiko asko ditu: beti dago pertsona bat aprobetxatzen dena kideek egindako lanaz edo batek lan guztiaren ardura bere gain hartzen du. Edonola ere, adituek diote talde-lana funtsezko tresna dela ikasleen heziketa-prozesuan. Izan ere, taldean lan egitea ikasleentzako erakargarriagoa izaten da. Gainera, komunikazioa eta gatazken konponbidea bezalako trebetasunak garatzen dira. Horrez gain, ikasleak lan munduaren errealitaterako prestatzeko oso baliagarria da, non lankidetzan jardutea eskakizuna baita enpresetan.
Ikasketa kooperatiboa gero eta sarriago erabiltzen da eskoletan, ikuspegi indibidualista edo lehiakor tradizionala alboratzeko
Ikaskuntza kooperatiboaren oinarria David eta Roger Johnson anaiek ezarri zuten Minessotako Unibertsitateko Cooperative Learning Center-ean egindako hainbat ikerketari esker. Johnson anaiek adierazten dute metodologia honekin ahalmen kognitibo ugari garatzen dituztela ikasleek. Esaterako, arrazoitzeko eta ideiak erlazionatzeko gaitasun handiagoa izatea edo aurreiritziak eta estereotipoak murriztea. Hain zuzen ere, lankidetzak ahalbidetzen du bakoitzak pentsatzen duena adieraztea, argudiatzea, hausnartzea eta eztabaidatzea. Hortaz, ikasleen artean tolerantziazko eta elkartasunezko jarrerak azaltzen dira. Horrekin guztiarekin, bizikidetza, errespetua eta tolerantzia bermatzen da eskoletan.
Bestetik, eskolak prestatzeak lan gehiago eskatzen dio irakasleari, baina metodologia onura asko dakartza, zeren ikasleen artean interdependentzia eta lan egiteko autonomia lantzen baita. Horrenbestez, Derrigorrezko Hezkuntzan – Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza – oso ohikoa izaten da ikasketa kooperatiboa klase teorikoekin uztartzea. Adibidez, irakasleak gaiari buruz egiten duen azalpen teoriko batekin hasten du klasea, gero, taldeka gai horri buruzko lan bat eskatzeko ikasleei. Ildo horretatik, Unescok “Eskoletan kooperatibismoaren inguruan hezi” izeneko txostenean adierazten du taldekako lana ongi burutzeko, ezinbestekoa dela ikasleen interdependentzia. Horretarako, taldekako lana garatzeko rolen kontzeptua funtsezkoa izaten da. Besteak beste, talde bakoitzean ikasle bat materialaz arduratzen da, beste batek idazkariaren rola egiten du, hirugarren batek koordinatzailearen zereginak bere gain hartzen ditu. Horrenbestez, kide bakoitzak bere funtzioa du eta denek egin behar diote ekarpena taldeari. Edozein kasutan ere, hezkuntza-maila gorenetan ohikoa da bereizita egindako zatien konbinazio bat izatea egindako lanaren emaitza. Izan ere, batzuk saiatuak dira eta beste batzuek aitzakiak baliatzen dituzte beraien eginkizunak ez egiteko. Hori saihesteko, Unescok adierazten du ebaluazioa banaka egin behar dela, ikasleak ikaskuntzaren ardura bultzatzeko.
Laburbilduz, ikasketa kooperatiboa gero eta sarriago erabiltzen da eskoletan, ikuspegi indibidualista edo lehiakor tradizionala alboratzeko. Hain zuzen ere, era kooperatiboan oinarritutako ikasketak komunikazioa eta gatazken konponbiderako trebetasunak sustatzen ditu, kontzeptu teorikoak era erakargarri batean garatzeko. Hala ere, kontua ez da bakoitzak bere lana modu independentean egitea eta gero elkartzea, baizik eta interdependentzia bat sortzea. Izan ere, sarritan taldekide bakoitzak lanaren zati ezberdinak egiten dituzte indibidualki eta inolako elkarreraginik gabe. Ondoren, banan-banan ekoizpen batean elkartzeko. Beraz, irakasleek ikasleriari ikasketa kooperatiboaren inguruko nondik norakoak azaldu behar dizkio eta trebatu behar ditu, ikasleek eraginkortasunez gauzatzeko ikasketa mota hau.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]