Iheslari politikoak beren sorterrietara itzultzen hasiko dira larunbatetik aurrera

  • Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko kide batzuk, Bidasoako muga zeharkatu eta Hego Euskal Herriko beren sorterrietara itzultzen hasiko dira larunbatean bertan, Arrangoitzen egin duten prentsaurrekoan adierazi dutenez.


2014ko martxoaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:04
Iheslariek egin duten prentsaurrekoa Arrangoitzen. (Arg: Kazeta.info)

"Zailtasunak ditugu oraindik gure kolektiboa osatzen duten kide guztiak etxeratzeko, baina aukera eskaintzen duten egoerei gaurdanik soluzioak ematen hasteko hautua egin dugu. Beraz, gaurko egunetik aurrera gure sorterrietako kaleak betetzen hasiko gara. Gaurtik aurrera gure sorterriko plazetan ere ikusiko gaituzue berriro", adierazi dute. 80 iheslaritik gorak hartu dute parte ekimenean.

Hamaika Telebistak prentsaurrekoa jaso du bideoan.

Iheslarien Kolektibotik adierazi dute, joan den ekainean Biarritzen aurkeztutako bide orria gauzatzeko ordua iritsi dela. "Zentzuzko deboran iheslari guztien etxeratze mailakatua" egitea dute helburu. "Argi dago Frantziak eta Espainiak oraindik ez dutela bat egiten guztiok irabaziko genukeen prozesu demokratiko baten egituratzearekin. Herri hau, errepresio eta biolentzian, iraganean, bizitzera kondenatu nahi dute. Alta, Euskal Herrian eta nazioartean, indarrak biltzen ari gara, egiten den urrats bakoitza 2atzeraezina izan dadin, eta aukera berriak ireki ditzan".

Kontsultatu prentsaurrekoan adierazi duten guztia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iheslariak
2023-05-05 | Gedar
Nortasun zedula eskuratu du Asier Guridi iheslari politikoak

Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.


Luis Roncero eta Anartz Aranbarri iheslari ohiak Euskal Herrira bueltatu dira

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Luis Elisardo Roncero Retortillo gasteiztarra eta Anartz Aranbarri Etxaniz ondarrutarra Euskal Herrira itzuli dira. Biak euskal gatazkak eragindako iheslari ohiak dira. 


20 urte bete ditu Ataramiñe argitaletxeak, eta antologia bat ondu du urteotako hainbat lanekin

2002an sortu zen Ataramiñe argitaletxea, eta ordutik euskal errepresaliatu politikoek idatzitakoak argitaratu ditu. 2017ra arte lan kolektiboak argitaratu zituen, eta horietako zenbaitekin antologia osatu du: Urrun da zeru urdina. Ataramiñe 2002-2017. Ez da... [+]


Nguyen Van Dong, euskal errefuxiatuen aldeko keinu ahaztua

Biarritz, 1972ko urriaren 14an. Javalquinto lorategietan, udaletxearen ondoan, Nguyen Van Dong vietnamdar herritarra suizidatu zen, bere buruari bonzo erara su emanda.


Xanti Zapirain errefuxiatu historikoa eta idazlea hil da

Xanti Zapirain Elizalde “Kaiku” hil dela jakinarazi du Antxeta Irratiak asteazken honetan. Altzan (Gipuzkoa) jaioa 1953an, 20 urte zituela Hendaiara (Lapurdi) ihes egin zuen Frankismoaren jazarpen politikotik ihesi eta errefuxiatu-bizitzaren alderik garratzenak... [+]


Eguneraketa berriak daude