Kanadako jende askoren egonezin eta haserreak bildu ditu Idle No More mugimenduak: hiri aberatsen bazterretan abandonaturik bizirauten duten indigenenak, petrolio-hodi berriek eta harea alkitrandunak ustiatzeko lantegiek kaltetu zein kezkarazitakoenak, Estatuak herritarrei zeuzkaten babes sozialak kentzeagatik oldartzen direnenak...
Hilabete pare bat sortu zela eta gureganaino ere iritsi da haren zipriztina. Urtarrilaren 5eko Berrian Samara Veltek idatzi zuen: “Iparraldeko aiene indigenak. Protestak antolatzen aritu da Kanadako Idle No More plataforma indigena; azkenean haiekin biltzea onartu du Lehen ministroak”. Bi egun beranduago galdetu du lerroburuan CBC Newsen Mark Gollomek: “Is Idle No More the new Occupy Wall Street?”, alegia, Idle No More alderatu ote daitekeen Occupy Wall Street bezalako batekin, atera kontuak.
Idle No More Samara Veltek euskaraz eman du “inaktibitate gehiagorik ez”. Esan liteke ere “gehiago geldi ez”. Gazteek asmatu balute, #geyogeldiez edo #ezgeldikgeatu idatziko zuketen, ziurrenera. Zeren eta “#” hori funtsezkoa baita: Idle No More ezin da ulertu, Occupy Wall Street eta azken hilabeteotako protesta saio gehienak legez, Twitter eta oro har Internetik gabe.
Wikipedian leitu daitekeenez, Idle No More iazko azaroan asmatu zuten Kanadan Stephen Harperren politika ezin eramanez elkarri zer egin galdezka ari ziren Nina Wilson, Sheelah Mclean, Sylvia McAdam eta Jessica Gordonek. Saskatoon hirian lelo harekin antolatutako bilkura geldituko da hasierako markatzat.
Ordurako egonezina handia zen Kanadako herritar askoren artean. 2012ko udaberrian zalapartarik handiena ikasleek sortu zuten: Gobernuak hezkuntzan daraman politikaz haserre baldin baziren, unibertsitateko tasak igotzeko erabakiak sutu zituen bazterrak. Ikasleen grebez gain, zientoka milaka jendek egin zuten protesta karriketan.
Baina ikasleak ez ziren zintzurra estutzen nabaritzen zuten kanadar bakarrak. 2011z geroztik Harperren gobernuak herrialdearen legedi osoaren aldaketa sakona abiarazi du, Kanadako lege eta arau oinarrizkoak multzoka ukitu edo eraldatzen dituzten omnibus bill direlakoen bidez.
Jendeak omnibus bill (hitzez hitz, “erabilera anitzeko lege”) deitzen dituenokin Gobernuak eskua sartu du funtsean Kanadako hiru alorrotan: bertako indigenen eskubideak arautzen dituen Indian Act legearenean, nabigatzeko gai diren urei dagokion legedian eta ingurumenaren babeserako lege eta arauetan.
Aldaketok loturik daude Kanadak dauzkan baliabideen ustiaketarekin. Eta batez ere petrolioarenarekin. Azken urteotan ohiko petrolioaren produkzioa munduan bere gorenera iritsi dela eta, energiaren multinazionalek irrika bereziz bilatzen dituzte gas naturala eta gas eta petrolio ez ohikoak: fracking gasa eta harea alkitrandunetan dagoen petrolio lodia. Bata bezala bestea ustiatzeko multinazionalek talka egin dute orain artean ingurumena zaintzeko legeekin eta herri indigenek beren eremuetan dauzkaten eskubideekin. Hesiok dira omnibus bill famatuekin Harperren gobernuak pitzatu nahi dituenak.
Urtarrilaren 28a, ekintza eguna
Indioen autonomia ahultzeko, besteren artean Otawako gobernuak legez erabaki du komunitate indigena batek bere lurrak besteri alokatzeko orain arte botoemaileen gehiengoz erabaki behar bazuen, hemendik aurrera erabakia hartu ahal izango duela horretarako deitutako bilera barruko gehiengoak.
Ingurumenaren babesari dagokionez, lege eta arau berriek lausotu edo ezabatu egin dituzte petrolio hodi eta bestelako obra handiek orain arte eskaini behar zituzten bermeak.
Kanpaina hasi eta laster, Attawapiskat etniako buruzagi Theresa Spence gose greban sartu zen. Eta aldi berean protesta mugimenduak indar hartu zuen mugimendu sozialetan. Eserialdi, festa giroko manifestazio, flash mob, dantzaldi eta abar anitz bezain ugari burutu dituzte hilabeteotan, barrurako bezala mundu osoari begirako komunikazio tresnatzat Internet dutela. Idle No More da, batez ere, Twitterreko #idlenomore eta Facebookeko 40.000 kide, gehi blogak...
Mobilizazio horrek guztiak ernearazi du lehen lorea: Harper Lehen ministroak urtarrilaren 11rako deitu zituen herri indigenen liderrak, Assembly of First Nations erakundeak koordinatzen dituenak. Bileran aurrerako urratsak egin zirela esan zen arren, haren emaitza zehatzik ez da ezagutzen oraindik.
Lerrook idazteko unea arteko Idl No More mugimenduaren azken agiriak, urtarrilaren 14ekoak, zioen:
“Bidaltzailea: Idle No Moreren sortzaileak, antolatzaileak eta Adineko aholkulariak Idle No Moreren erantzukizuna da Gobernuaren gaurko politikei kontra egitea Bake eta Errespetuzko bidean. Egin daiteke. Erasorik eta bortizkeriarik gabe egin daiteke. Indar handiko aldaketa garai zirraragarrietan gaude.
Mugimendu honen gidari espirituzkoak izan dira Adinekoak, ametsak, bisioak eta herrien muineko baloreak. Guk hemen lurra, urak, airea eta izakiak gu geu barne segurtatzeko, orekara itzuli behar dugu eta elkarri eta lurrari kalte egitea gelditu.
Bide on honetan jarraitzeko, eskatzen dizuegu egiteko leku bat Adinekoei eta Ezagutza Erritoen Arizaleei lagundu dezaten aurrera begirako erabakiak hartzeko garaian. Gutako bakoitzari dagokio ikustea mugimendu honek zaintzen dituela jende guztiak, ingurumena, gure komunitateak eta auzokoak. Bakean eta solidaritatean”.
Urtarrilaren 28rako ari dira antolatzen Idle No More World Day of Action. Izanen da gurean ere ekintza horien berri, mugimendu sozial, sindikatu, eta abar luze baten laguntza bildu baitute jadanik.
Deialdian garbi diote ezein alderdi politikok ez dituela ordezkatzen, jendeak jendearentzako egindako mugimendua direla, “indigenen burujabetzan oinarriturik etorkizuneko belaunaldientzako ura, airea, lurra eta izaki guztiak zaintzeko”.
Adbusters aldizkariaren guneak lerroburuan ipini du: “Indigenak matxinatu dira mundu osoan. Nazioen arteko negoziazioak agertu dira berriro”.
Judy Rebickek idatzitako hau azpimarratu du Adbustersek: “Idle No Morek nahi du gure kulturaren eta herrialdearen aldaketa bat beltzen edo emakumeen askapen mugimenduaren tamainakoa. Eta jende zuriak eta gizonezkoek benetako aliatuak izatekotan aitortu behar duten moduan beren pribilejioa eta nolaz etekina atera dioten beltzen edo emakumeen kontrako zapalkuntzari, guk kolonook aitortu behar dugu zein handia den gutako bakoitzaren pribilejioa Jatorrizko Nazioei historian zehar eta oraindik gaur ere egindako zanpaketa kolonialaren ondorioz”. Europarrok aurkituko dugu hitzok geurera egokitzeko modua.
Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.
Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]
2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.
Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]
Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.
“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]
Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.
Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Informazioaren arloko dozenaka profesional bildu dira ostegun arratsaldean Iruñeko Gazteluko Plazan, Gazan kazetari lanetan ari direnen aurka Israelgo armada egiten ari den sarraskia salatzeko.
Bigarren aldiz gelditu dute Katalunian Espainiako Vuelta Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzea salatzeko. Hainbat pertsonak Palestinako banderak atera dituzte eta txirrindularien bidea oztopatu dute Oloten.
Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.
Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]