Ibrahim Gökcek musikariaren gorpua bahitu du Turkiako poliziak

  • Bortizki kargatu du Turkiako poliziak Grup Yorum musika taldeko kidearen ehorzketetan. 322 eguneko gose greba eginik hil da artista ezkertiarra. Bahiketaren biharamunean gorpua errekuperatu eta ehortzi ahal izan dute senide eta lagunek.


2020ko maiatzaren 09an - 18:01
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ehorzketetara sartu, bertan elkarturikoak borkizki erasotu eta Ibrahim Gökcek musikariaren gorpua eraman du Turkiako poliziak. Maiatzaren 8an gertatu da bahiketa, gorpua Istanbuletik Kayseri sorterrira bideratu aitzin. Horrezgain, gorpua zegoen etxea suntsitu eta hamar bat lagun atxilotu ditu poliziak, tartean Gokceken aita. Biharamunean gorpua itzuli eta Kayseriko hilerri batean ehortzi ahal izan dute artista.

Koronabirusaren izurritearen estakuruan, jendeen bateratzeak debekatu eta auzo guztia hetsi zuen poliziak ehorzketen egunean. Tartean, kazetariei hileten jarraipena egitea debekatuz. Poliziaz gain, eskuin muturreko Otso Grisak taldea aritu da azken agurraren unea zapuzten.

Folk musika lantzen duen Grup Yorum musika taldeko kidea zenIbrahim Gokcek eta talde honetan gose grebaren ondorioz hildako hirugarren kidea da. Taldea dozenaka pertsonez osatua dago eta protestan ari da aspaldi, besteak beste, Turkiako Gobernuak bere jarduera debekatua duelako.

 


Eguneraketa berriak daude