Iberiar hizkuntzaren eta kulturaren VIII. Jardunaldiak Salduien


2022ko abuztuaren 12an - 16:38
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iberiera misterio handia izaten jarraitzen du baina gero eta gutxiago. Eremu oso zabalean erabili zen, ez soilik penintsulan baizik eta Kanarietatik Italiaraino, Akitania osoa hartuta, hau da, Pirinioen bi alde zabaletan gutxienez.

Euskal Herrian, adibidez, baditugu, besteak beste, iberieraz idatzita testu oso bat (Mendigorriako Andion hiriko mosaikoan dagoena), testu gutxi batzuk (horien artean Herriberrin orain gutxi agertutakoa) eta gure hainbat txanpon (Barskunes, Arsao…).

Testu horien bidez euskal arbasoen zein iberiar herrien nortasuna, kultura eta hainbat kontu argitzen saiatzen ari gara eta hor euskaldunek zeresan handia dugu. Zergatik? Bada euskara Europako ama hizkuntza zaharra ondoen gorde omen duen hizkuntzetako bat dela dirudielako. Euskararen bidez, adibidez, Europa osoan dauden “aran” erroa duten toponimoak argitzen lagundu ahal ditugulako, Alemaniako “Ar(a)ntal”-etik penintsulako “Aranjuez”, “Aranda” eta antzekoetaraino. Euskararen bidez Europako “ur” eta “iz” erroak dituzten hidronimoak argitzen lagundu ahal dugulako…

Eta zergatik ez da inoiz iberieraren ikerketa gure herrian bultzatu? Zergatik begiratu izan da beste alde batera zer esanik edukiko ez bagenu? Eta zergatik orain gutxi arte Valentzian, Katalunian eta hainbat herritan iberiera ikertzeko euskara ikasten eta lantzen duten ikertzaileei ez diegu lagundu nahi izan?

Iberieraz idatzitako 2.000 testu eta txanpon baino gehiago jaso dira orain arte Europako mendebalde zati handi bat hartzen duen eremu horretan. Eta orain arte egindako ikerketei esker gauza batzuk argitu dira, zenbatze sistema adibidez: 1-ban, 2-bin, 3-hirur, 4-laur, 5-borse, 6-sei, 7-sisbi, 8-sorze, 10-abar, 20-orkei, erdia=erder… eta euskararekin antza handia duela ikusi da.

Zenbakien sistema argitzen lan gehien egin dutenak bi katalan izan dira: Jean Ferrer eta Eduardo Orduña. Eta hemen, unibertsitatetik, hitz egin duen bakarra Joseba Lakarra izatea izan da, iberiar eta euskal zenbakiek zerikusirik ez dutela esateko, bere “aintzineuskararen teoriarekin bat ez datorrelako”. Hau da, kanpotarrek euskarari garrantzia eman iberiera argitzen lagundu duelako eta hemengoek horren kontra. Bitxia ezta?

Baina, harrigarriena, euskal filologian eta arlo horretan dabiltzan hainbat eta hainbat Lakarraren astakeria horren aurrean isilik geratzea izan da. Baina, dagoeneko, ohituta gaude, Iruña-Veleia argitzeko grafitoak datatzeaz ere ez dutelako txintik esan. Eta errugabe bat epaitu eta zigortzearen aurrean isilik ere geratu direlako. Eta ETBren euskalduntze berantiarraren erasoaren aurka ere mutu daudelako.

Baina harira itzul gaitezen. Iberierazko zenbakiak argitzeaz gain, beste 200 bat hitzetan adostasun maila bat badago baina gainerako testu gehienetan oraindik ez. Hau da, gehiena egiteke dago. Eta bide horretan, iberiera , euskara eta arlo horretan argitaratzen diren lanak ezagutzeko, urtero Salduie-Zaragozan jardunaldi batzuk egiten dira. Antolatzailea Iberiar Hizkuntzaren eta Kulturaren Elkartea da eta horretan Euskararen Jatorriak ere laguntza ematen du.

Aurtengo iberierari buruzko jardunaldiak abuztuaren 27, 27 eta 28an egingo dira eta gai honetan interesa dutenei irekita dago. Informazioa hemen dago: hizlariak, hitzaldiak eta izena emateko:

https://www.lenguaiberika.eu/2022/08/04/viii-jornadas-de-lengua-y-cultura-iberica-26-27-28-de-agosto-zaragoza/

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


Eguneraketa berriak daude