Unibertsitateko Indar Batasuna (UIB) eta Ikasle Abertzaleak (IA) taldeek eskatu dute, batetik, poliziak unibertsitateko campusetara sarbidea debekatuta izatea; eta bestetik, EHUk ardura hartzea gazteei ezarri dizkieten isun ekonomikoei aurre egiteko, "bera izan delako horren erantzule".
Abiatu da mobilizazioa "Ez, ez, ez, errepresiorik ez!" oihuekin batera pic.twitter.com/5YwkZ0TNwj
— Unibertsitateko Indar Batasuna (@UIBnazionala) February 10, 2022
"Ia urtebete igaro da EHUk aspaldiko errepresio bortitzenarekin zigortu gintuela lan politikoa egiteagatik", azaldu dute UIBk eta IAk. "Sarri aipatu dugun moduan, pasa den kurtsoan antolatzeko behar beharrezkoa den eta ebatsi ziguten espazio baten alde borrokatzeagatik EHUk errepresio polizialez erantzun zuen. Honek argi erakusten du Errektoreordetzak ez duela benetako negoziazio mahai bat eratzeko inolako konpromiso errealik. COVID-19aren aitzakiapean kendu ziguten bilerak egiteko, eta orohar, lan politikoa egiteko erabiltzen genuen azpiegitura".
Gogorarazi dute ehunka euroko isunak jaso dituztela hainbat kidek; 20.000 eurokoa orotara. "Hori gutxi balitz, askatasun politikoarekiko urraketak etengabegoak dira: mobilizaziora dei egiten zuten kartelak apurtzera bidali dituzte segurtasun-langileak eta aurreko astean, ertzaintza unibertsitatera sartu zen inpunitate osoz".
"Errepresio politikoa eta askatasun politikoen etengabeko urraketa hauek" unibertsitatearen "elitizazio prozesuaren" baitan kokatu dituzte. "Honetan sakontzera datoz bai LOSU zein bizikidetza lege berria deritzon erreformak. Horregatik martxoaren 24ko ikasle grebara batzeko deia ere luzatu nahiko genuke".
Gaur goiz-goizetik hasi dira Ibaetako militanteak piketeak burutzen. Askatasun politikoen alde mobilizatzeko deialdia egin dute. "Indar polizialak Campusetik kanpora!" pic.twitter.com/IqMUGi75Dw
— Unibertsitateko Indar Batasuna (@UIBnazionala) February 10, 2022
Ikasle bati isuna ipini diote institutuan lan politikoa egiteagatik, eta hori salatzeko agerraldi bat egiten ari ziren bitartean, gazteen aurka jo du Ertzaintzak. Zazpi lagun identifikatu ditu.
Elkarretaratzeak egingo dituzte selektibitateari eta Baxoari ezetz esateko. Gainera, apunte-banku bat eta klase partikularrak jarri dituzte martxan IAko kideek.
Hezkuntza eredu propioa "ezinbestean" independentziatik etorri behar dela adierazi dute, eta sistema propio hori "publikoa eta komunitarioa" izatea nahi dutela. Ikamak deituta, goizean zehar piketeak egin dituzte Euskal Herriko hainbat hezkuntza zentroetan.
Hezkuntza bi arazo handik zeharkatzen dutela adierazi dute IAk: "ideia erreakzionarioen" gorakadak eta "ikasleen egoeraren okertzeak". Mobilizazioaren deialdia hedatzeko, goizean errepide mozketak egin dituzte Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Bilbon, Euskal... [+]
Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.
Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Behar dugun hezkuntzarako, independentzia! lelopean deitu du grebara Ikamak unibertsitateetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan. Datozen asteetan iragarriko dituzte greba deialdiari lotutako mobilizazioak.
1994an EHUko Arte Ederretako ikasleek protestak abiatu zituzten. Bost irakasle euskaldun lortzeko hiru hilabeteko greba egin zuten, eta bitarte horretan Leioako fakultatea okupatu. Euskal jendartearen babes handia izan zuten, baina Poliziaren errepresioa ere jasan zuten; Bilboko... [+]
Doako unibertsitatea aldarrikatu eta EHUren erantzukizuna seinalatu dute 10.549 ikaslek, Unibertsitateko Indar Batasunak abiatutako sinadura bilketaren bidez.
"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.
Mundu osoan zehar unibertsitateko ikasleek Palestinaren alde antolatzen ari diren protestetara batzeko deia egin du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Olatua AEBetan abiatu bazen ere, bost kontinenteetan egin dira kanpaldiak eta protestak azken asteetan. Palestinako ikasle... [+]
Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]
Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]
Asteazken gaueko gertakariak salatzeaz gain, Polizia unibertsitatetik “kanporatzea” exijitzeko eta EHUren “erantzukizuna” seinalatzeko mobilizazioa egin dute.