2021-2022 ikasturtean ikasle greba deitu zuten Ikasle Abertzaleek, martxoaren 24an. Gasteizen 34 ikasle atxilotu zituen Poliziak, eta azken hilabeteetan EHUk gutuna helarazi die, espedienteak irekiko dizkietela jakinaraziz. Unibertsitatetik kanporatzeko arriskuan leudeke, beraz. Espedienteak atzera botatzea exijitzeko eta EHUren "jarrera autoritarioa" salatzeko, IAk manifestatzera deitu du otsailaren 16an Gasteizen.
Otsailaren 16an mobilizatzera dei egin dute Ikasle Abertzaleek. EHUk 34 ikasleri ireki nahi dizkion espedienteak atzera botatzea exijitzeko manifestazioa egingo dute Gasteizen, EHUren campuseko Elurreta eraikinetik abiatuta, 12:00etan.
Astearte goizean egindako agerraldian manifestazioa deitzeko arrazoiez mintzatu da ikasle antolakundea. Iazko martxoan ikasle greba egin zen IAk deituta, eta jakinarazi dutenez, piketeak egiteagatik EHUko campus ugaritako hainbat ikasle "jazarriak, jarraituak, mehatxatuak eta erasotuak" izan dira. Mehatxu horien baitan kokatu dute 34 ikasleri espedientea irekitzeko EHUk agertu duen asmoa.
Pasa den ikasturtean, grebako gertakarien ondotik, balizko zigorrak bertan behera uzteko eskatu zioten EHUri. Eskakizunak alde batera, baina, unibertsitateak hainbat ikasleri jakinarazi die espedientea irekiko zaiela. Zehazki, greba egunean Gasteizen atxilotu zituzten 34 ikasleei helarazi die espediente irekieraren berri ematen duen gutuna. Ondorioz, unibertsitatetik kanporatuak izateko arriskuan daude, IAk azaldu duenez.
Espedienteak irekitzeko mehatxua "askatasun politikoen urraketa garbitzat" jo du IAk. "Unibertsitatetik jardun, aldarri zein antolakuntza politiko oro bortxaz ezabatu nahi izatearen seinale". Beren arabera, espedienteen balizko irekierak "ikasleen antolakuntza independentea" kriminalizatzeko "aurrekari arriskutsua" jarriko luke. Hala bada, EHUri exijitu diote espediente horiek atzera botatzea, baita Poliziari unibertsitatera sarbidea ukatzea eta unibertsitatean kontrol sozialaren amaitzea ere.
EHUk autoritarismoranzko joera hartu duela eta gertakariak horren baitan ulertu behar direla deritzote. "Unibertsitateak bere burua espazio aske eta anitz moduan saltzen badigu ere, askatasun politikorik gabeko espazioa dela argi ikusten dugu bertako ikasleok egunero. Kameren presentzia itogarria, seguraten jazarpen konstantea, poliziaren mehatxua eta jardun politikoa burutzeagatik unibertsitatetik kanporatuak izateko arriskua ere badaukagu orain", egin dute irakurketa. Zentzu horretan, deitoratu dute indar poliziala edota zigor akademikoak erabiltzea gatazka politikoen aurrean, elkarrizketaren ordez. Hala bada, EHUren "jarrera autoritarioa" salatzeko ere baliatuko dute manifestazioa.
2016ko apirilean atxilotu zituzten Leioako 5ak, errepresioaren aurkako ikasle protesta batean. Zazpi urteren ostean izango da epaiketa, irailaren 27an, eta 39,5 urteko espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko kalteordainak eskatuko dizkiete. Epaiketaren atarian, haietako birekin... [+]
Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]
Aurtengo edizioan Eskoriatza, Aretxabaleta eta Aramaio igaroko dituzte. Tailerrak, bertso-saioak, hitzaldiak, kontzertuak, eta abar antolatu dituzte hiru egunez. “Hausnarketarako eta formakuntza politikorako espazioa” izatea dela helburua azaldu dute.
Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek antolatu dute topagune sozialista. "Sozialismoaren kultura politikoa jaso, sakondu eta hedatzeko alternatiba sozialista eraiki behar" dela azaldu dute.
Selektibitatea hezkuntzaren elitizazioan sakontzeko mekanismoa dela salatu du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Bitarteko gutxien dituzten ikasleen heziketa prozesuan oztopo bat gehiago dela azpimarratu dute.