Hollandek (PS) irabazi du lehen itzulia. Fronte Nazionalak historiako emaitzarik onenak lortu ditu

  • Frantziako hauteskunde presidentzialetako lehen itzulia François Hollande hautagai sozialistak irabazi du, botoen %28,56rekin. Nicolas Sarkozy presidenteak %27 lortu du, duela bost urte baino lau puntu gutxiago. Bietako baten alde egin beharko dute herritarrek bi aste barru egingo den bigarren itzulian.


2012ko apirilaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
François Hollande hautagai sozialista.

Berriro aukeratua izan dadin, Marine Le Pen hautagai ultraeskuindarrak aurreneko itzulian jaso dituen botoak bereganatu beharko ditu Sarkozyk. Bere historiako emaitzarik onena lortu du Le Pen-en Fronte Nazionalak: botoen %18,12.

Ez dirudi erraza izango denik, aurreneko itzulian Fronte Nazionalaren aldeko botoa eman duten frantziarren %40k bakarrik baieztatu baitute bigarren itzulian botoa Sarkozy-ri emango diotela.

Emaitzei begiratuta, zentroko hautagai François Bayrou izan da galtzaile nagusia. Mugimendu Demokratikoko hautagaiak botoen %9 lortu du, duela bost urtekoaren erdia. Ezkerreko Fronteko hautagai Jean-Luc Melendonek, bestalde, botoen %11 lortu du. Bigarren itzulian alderdi sozialista babestuko dutela adierazi du Melendonek.

Parte hartzea %80koa izan da.

Ipar Euskal Herriko emaitzak

Ipar Euskal Herrian ere François Hollande nagusitu da lehen itzulian, 48.756 botorekin (%22,22). Besteak beste, Hendaian, Bokalen, Atharratzen eta Baionan nagusitu da.

Nicolas Sarkozyk 47.373 boto lortu ditu (%21,59). Miarritzen, Donibane Lohizunen, Arrangoitzen eta Donapaleun nagusitu da, besteak beste.

Hollanderen garaipenaz galdetuta, EHBai koalizioko Peio Etxeberri-Ainziartek adierazi du itxaropen gehiegirik ez diola sortzen horrek, Hollande ez delako "instituzio propio baten" aldekoa, euskararekiko eta bake prozesuarekiko "oso argi azaldu ez delako" eta "AHT nahi duelako". Dena den, alderdi sozialistak aldaketa sozio-ekonomikoak ekartzea espero duela gaineratu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nicolas Sarkozy
Hiru urteko espetxe zigorra berretsi dute epaitegiek Sarkozyren kontra, ustelkeria egotzita

Frantziako presidente ohi Nicolas Sarkozyri hiru urteko kartzela zigorra ezarri diote ustelkeria egotzita. Hala ere, ez du espetxean sartu beharko, tribunalak zehaztu baitzuen zigorra etxeko atxiloaldian bete ahal izango duela.


2021-03-01 | ARGIA
Hiru urteko espetxe zigorra Sarkozyri ustelkeria eta influentzia trafikoarengatik

Frantziako presidente ohiak urte bakarra bete beharko du zigorretik, eta epaitegiak aukera eman dio espetxetik kanpo betetzeko. Helegitea aurkezteko aukera du oraindik politikariak. Beste bi epaiketa ditu zain, 2007ko eta 2012ko presidentetzarako hauteskundeetako kanpainak legez... [+]


Nicolas Sarkozy epaituko dutela berretsi dute
UMP alderdia legez kanpo finantzatu izana egotzita epaituko du Frantziako Kasazioko Auzitegiak presidente ohia.

2019-06-21 | Mikel Asurmendi
Sarkozy epaitua izanen da, ez dago politikoki hilda horregatik

Frantziako Errepublikaren presidente ohia solastoki politikoetara itzuli da indar handiz. Estatuko Kasazioko Auzitegiak agintari ohiaren abokatuek jarritako helegite guztiak errefusatu ditu eta. Nicolas Sarkozy ustelkeria eta influentzia-trafikoa direla-eta izanen da epaitua... [+]


2018-03-20 | ARGIA
Nicolas Sarkozy atxilotu dute 2007ko hauteskunde kanpaina legez kanpo finantzatzea egotzita

Lehen aldia da Nicolas Sarkozyk epailearen aurrean erantzun beharko diela Libiako diruarekin 2007ko hauteskunde kanpaina finantzatzeari buruzko galderei.


Eguneraketa berriak daude