Hogei egunez geldituko da Sidenor

  • Sidenorrek kaleratutako oharrean argindarra garestitu izana jarri du jarduera eteteko argudio gisa. Azaldu du iaz 60 euro inguru ordaintzen zuela orduko MegaWattio argindarra, urri honetan 227 euro ari dela ordaintzen eta azaro-abendurako bere aurreikuspenen arabera 284 eurora iritsiko litzatekeela. Argudiatu du bere produkzio kostua tonako 200 eurotik gora handitu duela horrek eta hori guztia kontuan hartuta, enpresa komiteari eta langile guztiei jakinarazi dietela 20 egunean etengo dutela jarduna. ELA sindikatuak informazio orokorregia eman dietela nabarmendu du.


2021eko urriaren 11n - 13:25
Azken eguneraketa: 15:38

Sidenorrek 20 eguneko geldialdia egiteak esan nahi du gaurdanik urte bukaera bitarteko lanegun produktiboen %30a etengo duela. Enpresak iragarri duenez, lehenik Basauriko lantegiari eragingo dio etenak, eta ondoren mailaz maila gainerakoei: Euskal Herrian beste bi lantegi ditu, Gasteizen eta Azkoitian.

Sidenorrek erabaki hau publiko egin duen egun honetan bertan, Eusko Jaurlaritzak iragarri du ostiral honetan bilera egingo duela argindarraren garestitzeak gehien kaltetu dituen industria sektoreekin.

ELA: "Ezinbestekoa da informazio gehiago izatea neurriaren arrazoiak ezagutzeko"

ELA sindikatuak salatu du Sidenorreko zuzendaritzak "inolako azalpenik eman gabe" jakinarazi diola Basauriko lantegiko enpresa-batzordeari jarduera 20 egunez gelditzeko asmoa duela. "Egindako bileran, sindikatuek erabaki horren arrazoietan sakontzen saiatu dira, eta eskaerei eta kostuei buruzko informazioa eskatu dute. Halaber, elektrizitatearen hazkundearen eragina ezagutu nahi izan dute, baita enpresak konpainia elektrikoekin duen kontratuaren informazio zehatza ere. Hala ere, Sidenorrek ez du inolako erantzunik eman, elektrizitatearen prezioaren igoerari buruzko aipamen orokorra izan ezik. ELAren ustez, ezinbestekoa da informazio gehiago izatea neurriaren arrazoiak ezagutzeko".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argindarra
Argindarraren prezioa %20 garestitu daiteke urtarrilean Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuak ezarritako zerga jaitsieren neurria iraungi egingo da urte honen amaieran.


2023-10-18 | ARGIA
Iberdrola epaitzen ari dira, argindarraren prezioa puztea egotzita

Krisi ekonomiko betean, 2013an Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu eta artifizialki igo zuela ondorioztatua du Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak, eta horren erruz kontsumitzaileek 96,7 milioi euro gehiago ordaindu behar izan zituztela. Konpainiaren aurkako... [+]


2023-09-12 | ARGIA
Iruñeko Udalak iaz baino %51 gehiago gastatuko du Gabonetako argietan

Iruñeko Udalak 324.885 eurora handitu du Gabonetako argietara bideratutako aurrekontua. Azaroaren amaieran –San Saturnino egunaren bueltan– piztuko dituzte, eta urtarrilaren 6an itzali.


2023-02-03 | El Salto
Gasari ezarritako mugak %32 merkatu du argindarraren faktura lehen sei hilabeteetan Espainiako Estatuan

Batez beste 209 euro aurreztu dira etxebizitza bakoitzean, ESADEk egindako ikerketaren arabera.


2023-01-11 | ARGIA
Bilboko familia batek hamazazpi egun egin ditu gas eta argindarrik gabe, BBVAren higiezinen agentziak etxetik bota nahi dituelako

Bi ume eta haien ama etxetik kaleratzeko agindua emana du BBVAren higiezinen agentziak, alokairua ez ordaintzea egotzita, baina epaileak uztailera arte eten du kaleratze hori, familia egoera zaurgarrian dagoela argudiatuta. Horren aurrean, Gabon egunean familiari gasa eta... [+]


Eguneraketa berriak daude