Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

  • Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun Geofisikoaren azken biltzarrean aurkeztu zuten lana.


2025eko urtarrilaren 10ean - 07:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hamarkada bakoitzeko hodeien estaldura % 1,5 murriztu dela kalkulatu dute, eta horrek ondorio esanguratsuak izan ditzakeela berotze globalean. Ikusi dute hodeien murriztea nabarmenagoa dela aire-korronte handiak elkartzen diren eskualdeetan, hala nola ekuatoretik gertu eta latitude ertainetan.

Ikertzaileek ez daukate argi zein den hodeien galeraren arrazoia, baina emaitzek iradokitzen dute atmosferako zirkulazioaren eskala handiko aldaketa izan litezkeela. Argi dagoena da aldaketa bat gertatzen ari dela, eta ikertzaileek ohartarazi dute joera horrek jarraitzen badu klima-aldaketa areagotu lezakeela.


Irakurri gehiago: Larrialdi klimatikoa Ingurumena
Larrialdi klimatikoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.