Osasun publikoaren gainbeherak osasun arloaren pribatizazioa ekar dezakeela esan ohi da eta, horrekin batera, ekitate-eza. Korrelazioa deitzen zaio horri. Chomsky aipatzen da behin eta berriro: "Pribatizazioaren teknika horrelakoa da: inbertsioa murriztu, ganoraz funtziona ez dezan eta, ondoren, kapital pribatuaren esku utzi." Egoera ikusirik, badirudi arrazoia dutela. Azken urteotan aseguru pribatuak kontratatzeko joera antzematen da: gastu osoaren %25 baino gehiago arlo pribatuan kokatzen da
Halaber, asistentzia-sanitarioa, garraio sanitarioaren erdia, ikerketa farmakologikoa, hala nola osasun-langileen etengabeko prestakuntza gehiena, enpresa pribatuen esku daude. Horrek, esan beharrik ez dago, jendearen arteko ezberdintasunak eragin ditzake, eta odontologia zerbitzuen erabilera oso argigarria da: egoera ekonomiko hobea dutenek gehiago erabiltzen dituzte. Korrelazioa eta kausalitatea ez dira gauza bera, baina egoera hain agerikoa denez, inork ez du zalantzan jartzen, osasun sailburuak izan ezik, zeinarentzat arazo bakarra den behar adina medikurik ez egotea, berezko sorkuntzaren teoria aspaldi iraungita egon arren.
Euskararen erabilerarekin, ordea, ez da inolako korrelaziorik ikusten, kausalitatea ere dagoenean. Eskura daukagun ebidentziaren arabera, arreta norberaren hizkuntzan ez jasotzeak (hizkuntza gutxituekin ohikoa dena) pazienteak dagokiena ez eskatzera bultzatzen ditu, batez ere ahuldade egoera daudenak, hala nola adinekoak, adin txikikoak, adimen urrikoak eta buru-osasun arazoak dituztenak. Hau da, eskaintzarik ezean, eskaerarik ez eta, alderantziz, zenbat eta eskaintza gehiago, gero eta eskaera gehiago. Osakidetzak argitara eman dituen datuek berresten dute: erabiltzaileen %20k baino ez dute euskara aukeratu lehentasunezko hizkuntza gisa, jakinda ez zaiela emango.
Arreta norberaren hizkuntzan ez jasotzeak pazienteak dagokiena ez eskatzera bultzatzen ditu, batez ere ahuldade egoera daudenak
Batzuentzat ondorioak argi daude: hizkuntza-plangintza goitik behera aldatu behar da. Ez da bidezkoa, antza, bostetik batek euskarazko arreta eskatzea eta, aldi berean, langileen gehiengoari euskara eskatzea. Euskarazko eskaintza eskaeraren arabera egokitu behar da eta, horrenbestez, hizkuntza-eskakizunak gehiegizkoak omen dira. Berezko sorkuntzaren teorian tinko. Funtsean, aseguru pribatuen goranzko joera ikusirik, osasun-zerbitzu publiko gutxiago eskaini beharko liratekeela ondorioztatzea bezalakoa.
Hizkuntza-eskakizunen eredua ez dela nahikoa argi dago. Gaur gaurkoz, ez da osasun arreta euskaraz bermatzen inon ere ez, pazienteen kalterako. Hau da, beraz, konpondu beharreko arazoa, beste edozer baino lehen. Lehen mailako arretatik ospitalera, ahozko zein idatzizko harremanetan, euskarazko arreta bermatu, edonon eta edonoiz.
Medikuak berez ez direla sortzen jakinda, eta pragmatismoaz jantziak, badakigu ezin dela den-dena egun batetik bestera lortu. Baina badira, hizkuntza-eskakizunak antolatzerakoan, bete beharko liratekeen oinarrizko zenbait irizpide. Hasteko, mediku edo erizain bakarra dagoen toki guztietan (eremu soziolinguistikoa edozein izanda ere), profesionalak elebiduna izan behar du. Horrek bere baitan hartzen ditu herri txikietako kontsultorioak, Etengabeko Arreta Guneak, ospitaleko larrialdietako zerbitzuak (pediatriari berebiziko garrantzia emanez), eta emergentzietako zerbitzuak (anbulantziak, koordinazio-zentroa, helikopteroa), baita zenbait ospitale mailako espezialitate ere.
Euskarari gehiegizko garrantzia eman zaiola adieraztea, pazienteei oinarrizko eskubidea ukatzen ari zaienean, Osakidetza eraisten ari diren bitartean publikoaren alde ekitea soberan dagoela esatea bezalakoa da
Unitate batean dermatologo bakarra balego, esaterako, arreta bi ele ofizialetan eman beharko luke. Bigarren, profesional guztiei euskaraz lan egiteko eskubidea bermatu behar zaie, eta pazienteei dokumentazio klinikoa euskaraz jasotzekoa. Azken batean, zerbitzu osoa ele bietan ematea da gakoa. Jakinda leku guztietan ez dela zerbitzu-zorro berdina eskaintzen, eremu soziolinguistikoa ezin da jarraibide bakarra izan. Erredura larriak, adibidez, Gurutzetan soilik artatzen dira, Barakaldon. Goierrin artatuko balira ere, irizpideak ez lirateke aldatuko, unitate bakarra denez.
Hori guztia konplexua dela onarturik, hizkuntza-eskakizunen eredua nahikoa ez dela jakinik, esan gabe doa eskakizunak ezin direla une honetan gutxitu. Alderantziz, euskaraz lan egiteko gaitasuna izango duten profesionalak sortu behar dira, euskarazko arreta osoa bermatu arte. Osasun-sistemaren helburua baita kalitatezko zerbitzua ematea, ekitatez. Euskarari gehiegizko garrantzia eman zaiola adieraztea, pazienteei oinarrizko eskubidea ukatzen ari zaienean, Osakidetza eraisten ari diren bitartean publikoaren alde ekitea soberan dagoela esatea bezalakoa da. Hizkuntzaren erregistroa ez da aldatu: bere interesak lehenesten dituzte, pazienteen eskubideen gainetik.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]