Hizkuntza eskubideak garesti Eusko Jaurlaritzan

  • "Interpretazioa" esaten diogu, normalean, aldibereko ahozko itzulpenari, kabina eta kaskoen bidez itzulpena zuzenean helarazten duenari, oso gutxi erabiltzen den baina euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko tresna bikaina izan daitekeenari.


2019ko urriaren 14an - 09:22
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Nork ez du bizi izan, inoiz, eskolako batzar batean, laneko bilera batean... "bueno, erdaraz egingo dut, denek uler dezaten..." ustezko “edukazio onaren” mozorropean ezkutatzen den jokabide suizida hori? Bada, horren alternatiba bikaina dugu interpretazioa. Probatu duenak badaki. Eta zergatik ez da, beraz, bultzatzen? Zergatik ez da haren aldeko pedagogia egiten? Zergatik ez da diruz laguntzen, saritzen, hedatzen?

Demagun sindikatu abertzalea zarela eta euskararen aldeko jarrera duzula. Eta langileen batzar bat antolatu nahi duzula, adibidez, Eusko Jaurlaritzan, Lakuan, langileen lan baldintzen inguruan. Eta euskaraz egin nahi zenukeela, baina badirela euskaraz ez dakiten langileak... Zera, Eusko Jaurlaritzak baditu interprete (bikain) gutxi batzuk; azpiegitura eta tresnak ere bai… tira, animatu zara eta Jaurlaritzari eskatu diozu zerbitzua, pentsatuz, “kontsentsuaren aroan” sindikatu baten euskararen (euskaldunen) aldeko urrats batek erraztasunak eta laguntza baino ez dituela jasoko, eta zerbitzua (publikoa) erabiltzeagatik ez dizutela xoxik eskatuko (horixe bakarrik behar genuen: hizkuntza eskubideak bermatzeko ahalegina egiteagatik pagatu???). Txalorik ez duzu espero ezta behar ere. Konformatzen zara trabarik jartzen ez badizute edo "ordainsaririk" kobratzen ez badizute. Horrekin pozik. 

Zerga “normalizatzailea” euskaldunoi, baita Eusko Jaurlaritzan ere!
Jaurlaritzak erantzun dizu bertako interpretazio zerbitzua erabiltzeko ordaindu behar dela, nahi eta nahi ez. Majo ordaindu gainera

Baina usteak erdia ustel, eta beste erdia garesti xamar.Zerga “normalizatzailea” euskaldunoi, baita Eusko Jaurlaritzan ere! Jaurlaritzak erantzun dizu bertako interpretazio zerbitzua erabiltzeko ordaindu behar dela, nahi eta nahi ez. Majo ordaindu gainera.Bestela esanda, batzarrean euskaldunek euskaraz normaltasunez jarduteko aukera izatea nahi baduzu, kutxatik pasa eta zerga “normalizatzailea” ordaindu beharra duzula: 120€ ordu beteko zerbitzuaren truk, eta bikoitza baino gehiago bi ordukoarengatik, eta abar…

Ez da fikzioa. Benetan gertatu da. Eta sindikatu horrek ordaindu behar izan dio Eusko Jaurlaritzari (“Normalizazioaren”, eta Euskaraldiaren, eta Euskararen Aholku Batzordearen amari berari) Jaurlaritzako langile euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzen saiatzeagatik! Jaurlaritza barrutik ezagutzen ez dutenei, sinesgaitz gertatuko zaie hona ekarritakoa: euskaraz jardun nahi duenari erraztasunik ez ematea… Hizkuntza-eskubideak bermatzeko profesional bikainak eta tresnak eskueran ez jartzea…

Interpretazioa (aldi bereko itzulpena) tresna bikaina da euskararen normalizazioaren alde. Agintea, dirua, makinak eta eskumena dituztenek (erakunde pubilkoek) interpretazioa bultzatzeko plangintza serio bat landu behar lukete (interpreteen prestakuntza, tresneria, zerbitzua erabiltzeko elkarte eta erakunde orori ematea gainkosturik gabe…). 

Oraingo egoera absurdua da; mingarria ere bai. Inor ez gaude behartuta batzar bat euskaraz egiteko arriskua geure gain hartzera. Erosoagoa da ele bitan edo "como-decía-en-euskera" formatuan egitea, kasurik onenean, eta euskaldunon kaltetan. Baina, hara, norbaitek erabakitzen duenean teknologiaz baliatzea euskaraz duin jarduteko, inoren hizkuntza-eskubideak zanpatu barik, zergatik ordainarazi behar zaio apustu hori? Ez litzateke alderantziz izan behar? Horrela saritzen da euskararen aldeko konpromisoa?

Eusko Jaurlaritzak kanpaina asko egiten ditu euskararen alde. Kanpaina horien "irisgarritasuna" badaezpadakoa iruditzen zaigu askotan. Hementxe dauka aukera bikain bat, egunez eguneko jardunean sektore askok erabil dezaketena, ohitura linguistikoak aldatzeko makina indartsu bat, emaitzak zuzenean, instantean erakusten dituena. Borondaterik baldin badu...  

Martin Rezola eta  Gerardo Luzuriaga eta Jonjo Agirrek idatzitako testua.

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ez onartu hiriaren salerosketa, ez irentsi itxurakeriaren amua

Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]


2025-07-10 | Jauzi Ekosoziala
Norabidea aldatu

Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]


Bulkadetatik, ezinbestean

Bi gai mahai gainean, ezinbestean.Batetik, CAF eta Palestina. Bestetik, PSOEren bueltako ustelkeria sarea. Nondik hasi eta non bukatu ere ez dakit, bulkadez betetako artikulua izango dela jakinda. 

Nazio Batuen Erakundeak 40 enpresa salatu ditu, CAF tartean, eta Gazako... [+]


2025-07-09 | Jon Alonso
Nobelak idazteko artea

Atzo jakin dut euskal prentsatik Jean Reno aktoreak lehen nobela idatzi duela. Berri hori euskaraz jasotzeak munduko hiritar edo paleto global bihurtzen ote nauen oso ongi jakin gabe, nobelak idazteko arteaz egin dut gogoeta.

Tokitan dago “nobelaren heriotza”... [+]


2025-07-09 | Itxaro Borda
“Azpian lur hotza”

Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]


2025-07-09 | Hiruki Larroxa
Ikastetxean, taldearen jakituria

Ikastetxeetako ikasgelak, tamalez, espazio gatazkatsuak izaten dira askotan eta, gatazka gehienetan gertatzen den moduan, emozio intentsuak eta minak izaten dira. 2022an, ikastetxeetan aritzen diren beste eragile batzuekin batera, azken urteetan ikasgela askotan bizirik dagoen... [+]


2025-07-09 | Bea Salaberri
Ederki galdua

Nunquam polluta dio Baionako lemak, erran nahi baitu "sekulan zikindu gabea" edo "sekulan hartu gabea", eta erreferentzia egiten die inbasio saiakera historikoei, espainiarrengandiko, frantsesengandiko eta ingelesengandiko saiakerak ez omen baitziren... [+]


Europako ongizate estatua gainbeheran?

Europako ongizate estatuak munduan zehar izugarrizko miresmena izan du herritar xeheen artean, ez hainbeste enpresari eta agintarien gehiengoan. Izan ere, miresmen hori areagotu egiten zitzaigun iparraldeko herrialdeetatik pasatzen baginen, izan lan bat egin behar bazenuen edo... [+]


Teknologia
Bitxoak

Palentziako amama oso emakume soila zen hitzetan. Bazituen zenbait hitz dena adierazteko balio zutenak, tartean bitxo hitza: berba horren baitan kabitzen ziren zomorroa, behia, txakurra... eta batzuetan baita gizakia ere. Bitxoek auzokide latzak dituzte gizakiongan, ez baikara... [+]


2025-07-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Jimenez Escudero

1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]


“Ezin dugu kikildu fatxerioaren aurrean. Ez dira pasako!”

Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]


2025-07-03 | Maialen Arteaga
Ameslari handien kondena

Ikasturte hau, zalantzarik gabe, ekitaldi handien ikasturtea izan da. Horrek hainbat hausnarketa eragin ditu kalean, eragile sozialetan zein sareetan. Eragin baino gehiago, azaleratu; egon bazeudelako lehenago ere. Esan beharrik ez dago: aisialdia ez da erantzukizun politikotik... [+]


2025-07-03 | Tere Maldonado
Adiskidetasuna, hausnarketa egiteke

Lagunen arteko erlazioak fluidoen fisikaren pean daude, amodio erlazioak baino gehiago, Zygmunt Bauman gorabehera. Ez du gura esan amodio harremanak, egun, solidoak direnik. Likuadora-ren soziologoak saiakera gomendagarria idatzi zuen horretaz, Maitasun likidoa, azpitituluz Giza... [+]


Eguneraketa berriak daude