Zergatik historikoki ez dituzte euskal preso politikoek hirugarren graduak eskatu? Hirugarren graduak eta baldintzapeko askatasunak ez eskatzea eta kartzelatik irteteko aukera horri atea ixteak ilogikoa eman lezake, behintzat, hauek lortzeko nolako urratsak eman behar diren eta urrats hauek preso politikoengan eta gure herrian izan ditzaketen ondorioak zeintzuk diren ez dakienarentzat. Aurretik doala espainiar estatuak ezartzen dituen baldintzei buruz ari garela, Frantzian ezarritakoak askoz ere bigunagoak direlarik.
Espainiako araudiak hiru gradu ezartzen ditu kartzela zigorrak betearazteko: lehena, bigarrena eta hirugarrena, azken hau eskuratzeko zigor erdia beteta egon behar delarik. Gero, zigorraren 3/4ak beteta edukiz gero baldintzapeko askatasuna etor liteke. Euskal preso politiko gehienak lehenengo graduan daude eta gainontzekoak, hainbat preso gaixo salbu, bigarrenean. Baldintzapeko askatasunera hirugarren gradutik baino ezin da progresioa egin eta hirugarren gradura bigarrenetik.
Hau azalduta arazoaren gakora pasako gara. Euskal preso politikoen artean hirugarren gradu bat eskatu ahal izateko oraindik 20 urte itxaron beharko luketenak daude eta baldintzapeko askatasuna lortzeko 30 urte baino gehiago, beraz, ez dezala inork pentsatu legedia onartuta bizi dugun gatazkaren ondorioak epe laburrean gainditu ditzakegula, sinpleki baieztapen hori faltsua delako. Legedia onartu arren, Algecirasen, Madrilen ala Zaballan, baina preso politikoak luzerako ditugu eta kartzelaren mehatxua dagoen bitartean iheslariak ere bai.
Gainera, legedia onartuta, euskal preso politikoek kartzela barruan bizi dituzten baldintza kaskarrak are eta kaskarragoak bihur daitezke. Gradu progresioa lortzeko presoak hainbat hilabetez ezin du zigorrik jaso. Kartzelak zigorra ezarri dezake errekuentoan zutik ez jartzeagatik, kartzelako patioa ez garbitzeagatik, kartzelariari ziega desordenatuta dagoela iruditzen zaiolako, erantzun “txar” bat emateagatik… Eta larriagoa dena, bere bizi baldintza duinak mantentzeko edozein protestan parte hartzeagatik ere, presoa espetxe sistemaren aurrean guztiz babesgabe utziz. Are gehiago, banakako aterabide hauek batzuek etengabe (eta maltzurki) ahoan darabilten presoen arteko batasun sakratua hankaz gora jarriko lukete, batez ere kontuan izanda hau guztia beteta ere oraindik preso hauetako bakoitza kartzelako Tratamendu Batzordetik pasatu beharko litzatekeela eta, Batzorde honek onartuta ere, Ministerio Fiskalak helegitea aurkezteko aukera daukala.
Bigarren gradutik hirugarrenera pasatzeko, aipatutako guztiaz gain, preso politikoek euren militantziaz arnegatu behar dute, damua adierazi, justiziarekin kolaboratu salatari bihurtuta eta erantzukizun zibila ordaintzeko bitartekoak jarri behar dituzte. Hori da eskatzen diena Langraiz Bideak, eta Eusko Jaurlaritzaren Hitzemanek, eta ez dugu esango EH Bilduren Bakerako Euskal Bideak hau guztia eskatzen dienik ez delako egia. EH Bilduk salaketa eta damuarena alde batera uzten du, baina gainontzeko guztia bai eskatzen die PNVrekin adostutako Bakerako Euskal Bidean, abenduko hauteskunde kanpaina osoan, badaezpada ere, ezkutuan mantendu duten horretan.
Orain, hauteskundeak eta urtarrileko manifestazioa igarota, ustez hainbeste errespetatzen duten kolektibo hori presionatzeko asmoz (2012ko udaberrian egin bezala), berriz argitara atera dute dokumentua, kolektibo horri “iradokitzeko” garai berrietara egokitu eta ezarritako legedia onartu behar duela prozesuari aurrera egiten laguntzeko.
Proposamen hauek guztiz kontrajarriak dira amnistiaren kontzeptuarekin eta hori da batzuek amnistia defendatzen duen ororen kontra egiteko benetako arrazoia. Gainontzeko guztia, despistatzeko su artifizialak besterik ez. Ez da zilegi ipurdiarekin aterabide indibidualen aulkia estaltzea oinak amnistiaren aulkiaren gainean jartzen diren bitartean, beste inork okupatu ez dezan. Ez da zilegi beste herri batzuetako prozesuak erabiltzea amnistiaren aldarria baztertzeko (Kolonbiako amnistia partziala dela onartuta, hemen aplikatuta lau urteren buruan preso politikorik ez genuenean izango) eta ez da zilegi amnistiak, epe luzekoaz gain, epe laburrean ekar ditzakeen garaipenak ezkutatzea. Amnistiarekin izango da ala ez da izango.
*Amnistiaren aldeko militanteak eta preso politiko ohiak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]