Etxebizitzen salerosketak, aldiz, behera egin du nabarmen. EAEn 258.000 euro balio dute hipotekek batez beste, Nafarroan, berriz, 187.000 euro.
Hipotekek eta lurzoruaren prezioek gora egin dute Hego Euskal Herrian azken urtean. Notariotzaren Informazio Estatistikako Zentroak emandako datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan martxoan sinatutako hipotekak Espainiako Estatuko hirugarren garestienak izan dira. Bosgarren dago Nafarroa. Hurrenez hurren, 258.327 eta 187.028 euro balio dute hipotekek. Espainiako Estatuko batez bestekoa 160.000 eurokoa da.
Etxebizitza gutxiago erosi dira Hego Euskal Herrian. Nafarroan %35 jaitsi da etxebizitzen salerosketa, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan %22,4. Espainiako Estatuko beste lurralde batzuekin alderatuta, hipotekak proportzio handiagoan garestitu dira eta erosketek, aldiz, jaitsiera handiagoa izan dute.
Lurzoruaren prezioak gorantz egin du 2015az geroztik, eta azken urtean ere joera mantendu egin da. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan metro koadroak 2.513 euro balio du batez beste, eta ia 2008ko krisiaren aurreko prezioetara iritsi da. Nafarroan, berriz, 1.440 euro balio du metro koadroak. Espainiako Estatuan hirugarren eta zazpigarren lurralderik garestienak dira.
Garnica taldeak egin nahi dituen 39 kaleratzeen aurka hasi dute greba mugagabea Laudioko egur fabrikako langileek. Goizean bilera izan du Enpresa Batzordeak Garnicako zuzendaritzako kideekin, eta langileek txistu artean jaso dituzte.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak sustatutako Herri Ekimen Legegilea (HEL) izapidetzearen kontra Eusko Jaurlaritzak oraintsu egin duen txostenaren kontra ehunka lagun mobilizatu dira larunbat goizean Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Pentsio minimoa lanbide arteko... [+]
Udazkeneko zenbakia aste honetan jasoko dute ARGIAko kideek, edo berariaz Bizi Baratzeako kide egin direnek.
Zinemaldiko hasierako gala izan da ostiralean, eta Kursaaleko oholtzan Palestinaren eta Israeli boikota egitearen aldeko aldarriak entzun dira. Itziar Ituñok, Silvia Abrilek eta Toñi Acostak aurkeztu dute gala, eta hiruek egin dute Palestinaren alde.
Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.
Tokiko EH Bilduk deitoratu du Bilboko Portu Agintaritzak hotel bat egin gura duela Getxoko Kirol Portuan. Udal taldearen esanetan, lau izarreko, 190 logelako eta 26 metroko altuerako eraikina gurutza-ontzien turismoa bultzatzeko estrategiaren parte da, eta, horregatik, proiektua... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.
Bilboko Portu Agintaritzaren datuen arabera, abendurako Getxora 150.000 turista lehorreratuta izango dira, 90 itsasontzitan. Gehiengoa britainiarrak, estatubatuarrak eta alemaniarrak. Azkenak, irudikoak, 16 autobus bete turista jaurti zituen Eskuinaldeko hirira, handik Bilbora... [+]
Enpresa batzordeak neurria errefusatu du eta "deslokalizazioa" dela salatu du. Europan dituen lantegietara bideratuko du ekoizpena Saint-Gobainek. Administrari eta komertzial taldeak mantenduko dituzte.
Ohiturari jarraituta, astelehenean Olarizuko zelaietan agurtu dute uda gasteiztarrek. Aurtengoa, ordea, desberdina izan da, egunak argitu duenetik presente izan baitira lorezainen aldarrikapenak, greba hasi zutenetik ia urte erdia bete denean.
Irulegiko arnoaren sindikatuak antolaturik, Irulegiko arnoaren sormakaren besta ospatuko da buruilaren 14an, igandearekin, Irulegin. Mahastia, arnoa eta tokiko kultura uztartuz, egun osoan animazioak.
Araban 19, Bizkaian 279, Gipuzkoan 173 eta Nafarroan 230. Espainiako Etxebizitza Ministerioak Hego Euskal Herrian 701 etxebizitza turistiko ilegal atzeman ditu eta plataforma digitalei eskatu die haien iragarkiak kentzeko webguneetatik. Airbnb-k, plataformarik indartsuenak,... [+]