Astelehenean, bikote batek ustez lapurtutako auto baten atzetik abiatu ziren Portugaleteko udaltzainak. Barakaldoko Mespelerreka auzora heltzean, tiro egin zieten gidariei; 35 urteko emakumea bertan hil zuten eta 37 urteko gizonezkoa zauritu, aurpegian eta eta beste besaurren batean tiro banarekin. Tiroketan parte hartu zuten lau udaltzainak inputatu ditu Ertzaintzak, ustezko hilketa delitu bat egotzita.
Barakaldoko epaitegiak erabaki beharko du udaltzainen aurkako epaiketa egin ala ez. Bien bitartean, Ertzaintzak armak kendu dizkie udaltzainei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Eitb-ri baieztatu dionez, agenteen deklarazioaren arabera, tiroketa gertatu zen lapurtutako autoaren gidaria ustez agenteak harrapatzen saiatu zenean. Barakaldoko auzo hori aterabiderik gabekoa da, eta antza norabidea aldatzen saiatu ziren gidariak. Tiroka erantzu zuten udaltzainek. Lekuan 20 bat bala zorro aurkitu dituzte.
"Polizia hiltzailea" pintaketak Portugaleten
Udaltzainek emandako bertsio ofizialaren aurkako iritziak azaldu dira sarean eta Portugaleten armak eramateko eskumena duten herriko udaltzainen aurkako pintaketak egin dituzte erdigunean. Tele7k jaso ditu irudiak:
Portugaleteko alkate Mikel Torres sozialistak pintaketak eta emakumearen heriotza gaitzetsi ditu. "Udaltzainek beren lana bete besterik ez dute egin" adierazi du. "Kasua argitu behar da eta udalaren babes osoa dute udaltzainek".
Udaltzainak armaturik?
Bizkaian, ia udalerri handi guztietan udaltzainek pistola eramaten dute aldean, Barakaldon, Getxon, Portugaleten edo Bilbon, kasu. Gipuzkoan eta Araban, ordea, ia bakarrik hiriburuetakoak dira pistola eramaten duten udaltzainak; beste udalerri handietan ez da horrela gertatzen. Eibarren kontu honek auzitegietan amaitu zuen eta, ibilbide luzea egin ondoren, epailearen aginduz ez daramate pistolarik udaltzainek. Halere, unean uneko eta herrian herriko borondate politikoaren arabera egoera alda daiteke. Plentzia da horren adibide. Pasa den uztailean EAJko udal gobernuak hala erabaki zuen, eta ordutik 4.500 bat biztanle dituen herrian udaltzain guztiek pistola eramaten dute.
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".
GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]
Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]
Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]
“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]
Igande arratsean ehunka herritarrek elkarretaratzea egin dute herriko plazan, "Poliziaren gehiegikeria" salatzeko. Azpeitiko Udalak udaltzainei elkartasuna adierazi die, eta, aldiz, Ertzaintzaren esku hartzea "gehiegizkoa" izan zela esan du.
Egiari Zor elkarteak pozgarritzat hartu du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuaren indarkeriaz egin duen txostena. Elkarteak azpimarratu du txostenak Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak dokumentatutako 5.000 tortura salaketak balioan... [+]
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, hainbat pertsonen arteko borroka bat zela eta bertaratu dira larunbat gauean ertzainak Ordiziara (Gipuzkoa), eta liskarrak izan dira. Bi ertzain ospitaleratu dituzte: bat lepauztaia apurtuta eta masailean ukabilkada bat jasota;... [+]
Arrazekeriaren aurkako eragilearen arabera, pertsona baten aurka piperbeltz espraia erabili du Poliziak, eta hainbat lagun identifikatu dituzte. Foruzaingoak eta Udaltzaingoak baieztatu dute pertsona bat atxilotu dutela, "ez laguntzeagatik eta aurre egiteagatik".
Kasuan "inpunitatea gailendu ez dadin" egingo du lan, "Poliziaren berezko izaera salatzearekin batera". Hiru aldarri zehatz egin ditu: foam balak eta jaurtigaiak debekatzea, polizien identifikagarritasuna bermatzea, eta brigada mugikorraren desegitea.
Nafarroako Barne Sailak araudia aldatu du Foruzaingoak taser pistolak erabiltzen hasteko hurrengo urtean. Pistola elektrikoen erabilera poliziek daramatzaten kamerek kontrolatuko dute.