"Hezkuntza sistema feminista, euskaldun eta euskal herritarraren" alde mobilizatu dira ikasleak

Ikasle greba (Irudia: Gora ikasleon Borroka @IkasleBorroka)

2019ko azaroaren 28an - 15:00

Goizean Hego Euskal Herriko kaleak hartu dituzte Gora Ikasleon Borroka dinamikaren barruko ikasleek. Hezkuntza publikoa, feminista eta euskal herritarra aldarrikatu dute Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Azaroaren 28ko egunean greba egitera deitu zuen dinamikak, hezkuntza eredu propio baten alde.

"Sistemaren mesedetara jarduten duen hezkuntza honen aurrean indarra" izango direla adierazi dute: "Gizarte kapitalista eta heteropatriarkala eraldatzeko erronka dugu ikasleok". Hona goizeko mobilizazioen irudi batzuk:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikasle mugimendua
Hezkuntza sistema sozialista aldarrikatu dute ikasleek, martxoaren 20ko ikasle greban

Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]


Hezkuntza "pribatizaziotik" ateratzeko, borroka

Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]


EHUren “izaera poliziala” salatu dute ehunka ikaslek Gasteizen

Asteazken gaueko gertakariak salatzeaz gain, Polizia unibertsitatetik “kanporatzea” exijitzeko eta EHUren “erantzukizuna” seinalatzeko mobilizazioa egin dute.


Greba antolatu du martxoaren 13rako Ikasle Abertzaleak-ek

Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleak-eko kideak martxoaren 13rako ikasle grebara deitzeko. “Azken hilabeteetan borroka prozesuak martxan jarri ditugu Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan eta, orain, pausu bat gehiago emateko unea dela uste... [+]


Eroritako sabaiak, itoginak, hezetasunak... EHUren eraikinetako baldintzak salatu dituzte

Sabai zati bat erori da berriki EHUren Ibaetako campusean, eta ez da lehen aldia. Azpiegituren "egoera kaskarra" salatu dute, itogin ugari eta berogailu matxuratuak tarteko (ikusi irudiak albiste bukaeran). "Arazoei aurre egiteko aurrekontua egina zutela esan... [+]


Eguneraketa berriak daude