“Hezkuntza sistema aldatzeko” eskatu dute ikasleek, Ikamak deituriko mobilizazioetan

  • Hezkuntzaren egungo egoera salatzeko kalera atera dira ikasleak, astearte goiz honetan: murrizketak, baliabide eskasia, kontrol mekanismoak… lehen planoan jarri nahi izan ditu Ikama ikasle antolakundeak, Hego Euskal Herriko hainbat hiritan antolatutako manifestazioetan. Poliziak hainbat lagun identifikatu ditu.


2022ko martxoaren 29an - 13:33
Argazkiak: Ikama
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Eguerdiko 12etan abiatu dira mobilizazioak, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Bergaran eta Amurrion. Bilboko eta Iruñeko manifestazioak hasi baino lehen, bederatzi gazte identifikatu ditu Poliziak, Ikamatik azaldu dutenez.

Egungo hezkuntza sistemak aldatu behar duela dio Ikamak eta mahai gainean hainbat gai jarri ditu, hala nola ikastetxeetan bizi duten egoera prekarioa, hezkuntzaren pribatizazioa eta ikasleen segregazioa.

Pandemia ere hartu dute hizpide. Areagotu egin diren gaitz psikologikoen aurrean inolako neurririk ez dela hartu diote ikasleek, eta pandemia baliatu dela aurretik zetozen kontrol mekanismoak areagotzeko. Poliziaren presentzia handia eta ikasle antolakuntzaren kriminalizazioa salatu du Ikamak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikasle mugimendua
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!