Hezkuntza publikoa da bide bakarra! Langileak kontsolidatu!


2022ko ekainaren 08an - 12:25
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak argi eta garbi adierazi zuen Espainiako administrazio publikoek behin-behineko langileen gehiegizko erabilera sistematikoa egin dutela urtetan, egiturak behar dituen lanpostuak bitarteko langileen bitartez emanez. Hau da, abusu egoera bat egon dela bitarteko langileekiko, izan ere, haietako askok urtetan behin-behineko kontratuak lotu dituzte bata bestearen atzetik.

Europako epaia “bete asmotan” Estatu Espainiarrak 270/2022ko Errege Dekretua argitara eman zuen, baina Europako zuzentarauak dioenaren kontra abusua pairatzen ari diren milaka langileei konponbide bat bilatu ordez, lanpostuen egonkortzeari buruz hitz egiten du eta ez langileei buruz, oso interpretazio eskasa eginez eta urteetan administraziopeko langileak izan direnekiko begirune eskasekoa.

EAEan ez da hobekuntzarik eman, Espainiatik etorritako dekretua aplikatu da zuzenean, Hezkuntza Sailak ere ez du autonomia mailak ematen dion eskuduntzari jarraikiz inolako hobekuntzarik egin. Ez digu aukerarik eman bitarteko langileen gehiegizko erabileraren inguruko negoziazio errealik izateko. Sailak denbora-epeak aldrebestu ditu sindikatuoi lanpostuak identifikatu eta negoziatu ahal izateko aukera lapurtuz. Hori horrela, gaur egungo lan eskaintzan argitaraturiko lanpostu kopurua behin-behinekotasunak beharko lukeen %8tik jaisteko helburutik oso urrun dago. Gainera jakiteko dago oraindik zein modalitateetan eskainiko diren lanpostu horiek. Guk Steilasetik ahalik eta lanpostu kopuru handiena meritu lehiaketetan eskaintzeko negoziazioa bideratzen saiatuko gara, eta behar den tokietan borrokatzen jarraituko dugu.

"Antzinatasuna duten bitarteko langileen finkapenerako bideak beti egon beharko lirateke zabalik, hain oroimenezkoak ez liratekeen oposizio lehiaketekin batera"

Steilasek beti aldarrikatu du beste oposizio eredu bat, egun duguna oso oroimenezkoa baita eta ez du zerikusirik benetan irakasletza ofizioarekin. Gainera proba baztergarriak izanda, oztopoz betetako prozesu jasangaitzak dira, irakasleen eta eskolen kaltetan.

Orain Europako Batasunak behartuta orain salbuespenezkoak izango diren kontsolidazio prozesuak ohikoak izan beharko liratekeela aldarrikatu dugu betidanik Steilasen. Antzinatasuna duten bitarteko langileen finkapenerako bideak beti egon beharko lirateke zabalik, hain oroimenezkoak ez liratekeen oposizio lehiaketekin batera. Hori litzateke sarbide bikoitza, zeinaren bitartez langile guztion sarbidea modu orekatuan bermatzen den.

Argi dugu hezkuntzako langileak finkatzea ezinbestekoa dela, ez soilik Europatik agindu delako, baizik eta administrazio publikoan %30 gainditzen duen bitartekotasuna onartezina delako, langileen lan baldintzak urratzen dituelako eta hezkuntza sisteman egonkortasun eza ikaragarria sortzen duelako.

Horretaz gain, ezin ahaztu hezkuntza itunean adosturiko asmoak, ezta EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko dekretuaren zirriborroan jasotzen diren hezkuntza politika pribatizatzaileak. Argi dago hezkuntza zerbitzu publiko kontzeptupean Hezkuntza Sailak ikastetxe pribatuen erreskatea eta itunduen betikotzea duela helburu. Asmo horri jaiotza-tasaren jaitsiera gehitzen badiogu, aurreikus dezakegu lanpostu galera handia jasan beharko dugula datozen urteetan. Horregatik guztiagatik, Euskal Eskola Publikoan sinisten dugunontzat ezinbestekoa da orain ahalik eta lanpostu kopuru handiena egiturazko bilakatzea. Hezkuntza Sailak, ordea, guztiz ez-nahikoa den kopurua eskaini digu. Seguruenik, hezkuntza publikoaren etorkizunaren alde tinko egingo balu ez luke beldurrik izango lanpostu kopuru handiagoa egiturazko bihurtzeko.

Hortaz, Steilasen argi utzi nahi dugu ditugun baliabide guztiak erabiltzeko prest gaudela, izan negoziazioa zein mobilizazioak, bitartekotasunaren kontra borrokatzeko, langileen alde egiteko eta hezkuntza sistema publikoaren defentsa irmoa egiteko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Eguneraketa berriak daude