"Hezkuntza komunitatearen mobilizazioak gure aurreikuspen guztiak gainditu ditu"

  • Milaka lagun Hego Euskal Herriko hiriburuetan egin diren manifestazioetan, eta lanuzte eta protestak ikastetxe askotan. LOMCE eta Heziberriren aurka eta hezkuntza sistema propioaren alde egindako mobilizazioen balorazio "oso positiboa" egin dute deitzaileek: "Hasierako asmo eta aurreikuspenak guztiz gainditu ditugula aitortu behar dugu".


2016ko urriaren 26an - 21:05
Bilbon, "Errebalida frankistarik ez!" lelopean (Argazkia: Juanjo Basterra)

Eusko Jaurlaritzak berriz, EAEn lanuztea egin duten irakasleak %8 izan direla adierazi du.

Steilas, ELA, ESK, CCOO eta UGT sindikatuek eta EHIGE guraso elkarteak deitu dute mobilizatzera, eta deialdiarekin ez dute bat egin Ikasle Abertzaleek, LABek, Ikastolen Elkarteak, Kristau Eskolak eta Sortzen-ek, horietako gehienen arabera egun berean Espainiako Estatuan deitu duten grebak ez dielako Euskal Herriko beharrei erantzuten. Eragile hauek elkartu ez izana pena izan dela esan digu Aitor Idigoras Steilaseko kideak, "baina aldi berean, hezkuntza komunitatearen inplikazio handia ikusi dugu, bereziki guraso eta irakasleen aldetik, eta alderdi politiko gehienengandik ere babes izugarria jaso dugu".

"Ziklo baten hasiera da hau"

Kuantitatiboki bakarrik ez, kualitatiboki ere "interpelazio oso potentea egin diogu Hego Euskal Herriko administrazioari eta berretsi dugu guraso eta irakasle asko eta askok bide honetan gurekin batera jarraitzeko asmoa dutela -dio Idigorasek-. Ziklo baten hasiera da hau eta bertako administrazioari eta gure agendari begira gaude, ez Madrili begira; EAEko Hezkuntza Legea aurkeztear dira eta oso gertutik segituko dugu".

Mobilizazio hauekin, Nafarroan zuzenean eta EAEn Eusko Jaurlaritzaren Heziberri planaren bidez LOMCE legea aplikatzen ari direla salatu nahi izan dute deitzaileek. Horrez gain, besteak beste kritikatu dute Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak hezkuntzan “murrizketa dinamika jasanezina” daramatela, administrazio guztiek “errebalidez osatutako kanpo-ebaluazio sistema obsesibo eta perbertsoa” ezarri nahi dutela edota “euskarari lehentasuna eman ordez ingelesari ematen zaiola”. Curriculum eta hezkuntza eredu propioa ere aldarrikatu dute.

Gaiaz gehiago:

Hezkuntza eragileak zatituta, urriaren 26ko mobilizazioen aurrean.

 

 

 

Donostian (Argazkia: Unai Oñederra).

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LOMCE legea
Batxilergoko bost modalitate ezarriko ditu Lomloe lege berriak datorren ikasturtean

Espainiako Gobernuak abenduan onartu zuen hezkuntza lege berria, eta 2022-2023 ikasturtean aplikatuko da bigarren hezkuntzako eta batxilergoko maila bakoitietan. DBHn, hautazko ikasgai gehiago eskainiko dira, eta batxilergoan, arteari lotutako bi modalitate eta beste modalitate... [+]


LOMLOE, trileroen jokoa

"... hezkuntzako gastu publikoa barne-produktu gordinaren gutxienez ehuneko 5 handitzea..." Alderdi sozialistak erabili ohi duen eta LOE aldatzeko Lege Organikoaren Proiektuan jasotako dialektika tranpati horren beste esaldi bat da. STEILASentzat, hezkuntzan inbertsio... [+]


2020-11-06 | ARGIA
Lomce legearen ordezkoak ez ditu diruz lagunduko ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeak

LOMLOEn, LOMCE ordezkatuko duen legean, zuzenketa bat onartu du Espainiako Kongresuak: diru laguntzarik ez ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeentzat. Neurriak EAEko eta Nafarroako hainbat ikastetxetan izango du eragina, baina horietako batzuek... [+]


LOMCE indargabetuko duen Hezkuntza Legeari argi berdea eman dio Espainiako Gobernuak

Hego Euskal Herriko ikastetxeetan eragingo duen Hezkuntza Legea onartu du Espainiako ministroen kontseiluak. Bertan behera geratuko dira LOMCEk ezarri zituen errebalida polemikoak eta ibilbide espezializatuak, eta Erlijioa ez da notarako izango, besteak beste.


Bizi ala iraun?

“Esan gezur bat mila aldiz. Errepikatu hitzez hitz. Handik gutxira ikusi, egia bihurtzen. Haien ahotan ikusi, egia bihurtzen.” Horixe abesten du Gorka Urbizuk Berri Txarrak taldearen kontzertuetan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin gertatzen ari denaren... [+]


Eguneraketa berriak daude