Wertek uko egin dio hezkuntza erreforma Jaurlaritzarekin negoziatzeari

  • José Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak LOMCE proiektua itxita dagoela eta Kongresura eramatea besterik ez dela falta berretsi du, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura sailburuak Radio Euskadin adierazi duenez.


2013ko urtarrilaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Jose Ignacio Wert.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bi aldeek atzo egindako bilera "desilusionagarria" izan zela esan du Uriartek, elkarrizketarako aukera oro zapuztu duelako. Bi aldeko negoziazioa "itxita" dagoen arren, parlamentuko taldeekin negoziatzen saiatuko direla esan du Uriartek.

"Werten erreformak ez du euskararen koofizialtasuna bermatzen"

Uriarteren hitzetan, Espainiako Gobernuak abian jarri nahi duen erreformak Jaurlaritzaren eskumenak urratzen ditu, eta ez du euskararen koofizialtasuna bermatzen. Pasa den astean egin zituen adierazpenok ETBko Azpimarra saioan. "Gaztelania eta euskara maila berean egotea bermatu behar dugu", adierazi zuen Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak: "Orain dugun hezkuntza sistemarekin ez da halakorik lortzen; hobetu beharra dago".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LOMCE legea
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!