Herriko bozen bigarren itzulia, ekainaren 28an

  • Egoerak okerrera egin eta bozen 2. itzulia uda pasa arte egiterik ez balego, bi itzuliak berriz egin beharko lirateke osorik.


2020ko maiatzaren 23an - 07:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Martxoaren 15ean egin zen Herriko Etxeetako –eta Euskal Elkargoko– bozen lehen itzulia, eta astebetera zen egitekoa bigarrena, baina COVID-19aren krisia dela-eta bertan behera geratu zen. Ipar Euskal Herriko 18 herritan egingo da bigarren itzulia; gainerakoetan, lehen itzulian gailendu ziren zerrendek botoen erdia baino gehiago lortu zuten.

Segurtasun neurri zorrotzen pean egingo dira bigarren itzuliko kanpaina eta bozketa: metro bateko distantzia mantendu beharko da, marskara jantzi, desinfektatzeko gela erabili... Egoerak okerrera egingo balu, bozak berriz atzeratzea erabaki lezake Frantziako Gobernuak. Erabakiko balu uda pasa arte ez egitea, berriro egin beharko lirateke bi itzuliak.

Euskal Hirigune Elkargoa bigarren itzulia egin ostean osatuko da.

Informazio gehiago:

Bozen lehen itzuliaz analisia: Abstentzioa, ezezagun handia (Jenofa Berhokoirigoin)


Herriko bozak 2020 kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...