Herri Urratsek badu data berria: irailaren 20a

  • Maiatzaren 10ean ospatzekoa zen ikastolen aldeko festa, baina koronabirusaren ondorioz bertan behera geratu zen. Irailaren 20an egingo dute festa, osasun egoerak ahalbidetzen badu.


2020ko maiatzaren 11n - 12:44
(Argazkia: Eneko Bidegain)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Herri Urrats jaialdiaren 37. edizioa maiatzaren 10ean zen burutzekoa Senperen, baina koronabirusaren ondorioz bertan, antolatzaileek behera utzi behar izan zuten jaialdia. Apirilean jakinarazi zuen Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk Herri Urrats, Araba Euskaraz eta Ibilaldia, denak bertan behera geratu zirela.

Igandean jakinarazi dutenez, baina, Herri Urratsek badu bigarren data: irailaren 20a. Osasun egoerak ahalbidetzen badu, egun horretan egingo da jaialdia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri Urrats
2023ko maiatzaren 17
Herri kirats

Eguneraketa berriak daude