Herri Urrats bueltan izango da 2022an azkenean

  • 2020an, konfinamendua zela eta, Herri Urrats ospatzea ezinezkoa izan zen. 2021ean, Ipar Euskal Herriko ikastola bakoitzak Herri Urrats txiki bat egin zuen bere eremuan. 2022an, azkenean, Herri Urrats jaialdia beriro ere ospatu ahal izango da Senpereko lakuan. Herri Urrats, Seaskak urtero antolatzen duen euskal irakaskuntzaren aldeko festa da, maiatzaren lehen hamabostaldian ospatzen dutena Senpereko aintziraren inguruan, Lapurdin. Bildutako dirua Iparraldeko ikastolak laguntzeko bideratzen dute. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko otsailaren 07an - 07:24
Azken eguneraketa: 08:27

Azken bi urte hauetan pandemiagatik ezinezkoa izan ondoren, maiatzaren 8an Iparraldeko ikastolen jaiak (Herri Urrats) Senperera itzuli nahi du "itzulia" lelopean.

39. edizioan, Seaskako sareko ikasleek pandemiagatik bi ikastaro zail bizi izan dituztenez, Herri Urrats elkarteak omendu nahi ditu. Horrela, ikasleek eurek aukeratu dute Herri Urrats 2022ren leloa. 235 proposamenen artean, Manex Erdozaintzi Etxart ikastetxeko Amaia Ampo ikaslearen “Itzulera” aukeratu dute. Gainera, urtetan Bernat Etxepare lizeoko zuzendaria izan den Guillermo Etxebarria omendu nahi izan du ere Herri Urrats elkarteak.

Esan bezala, iaz 30 herri urrats txiki egin ziren Ipar Euskal Herrian. Horri esker eta Boga kanpainari esker helburu ekonomikoak gainditu dituzte. Izan ere, 300.000 euro lortzeko helburua lortu dute. Gainera, Herri Urratseko antolazaileek eskerrak eman nahi dizkie diru ekarpena egin duten erakunde, enpresa eta Euskal Herri osoko euskaltzale orori.

Herri Urrats 2021eko abestia Xiberoots taldeak sortu zuen. Aurten, ordea, Herri Urratseko kantua Zetak taldeak sortu du, eta udaberrian egongo da entzungai.

Herri Urrats bestaren inguruan informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, webgunea hemen ikusgai: https://herriurrats.eus/

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri Urrats
Muga Zero taldea da Herri Urratseko lehen maketa lehiaketaren irabazlea

40 taldeen artetik garaile atera da Muga Zero punk-rock taldea.


Euskaraz abesten duten taldeen maketa lehiaketa antolatu du Herri Urratsek

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festak “aukerak ireki” nahi dizkie euskal musikagileei. Urtarrilaren 3an amaituko da izena emateko epea, eta otsailean iragarriko dute irabazlea. Saria maiatzaren 12an Herri Urratsen zuzenean jotzea izango.


2023-05-15 | ARGIA
"Elkartasun uholdea" behar du Seaskak, ekaitzak Herri Urrats festa zapuztu ostean

"Ekaitz erauntsiak Herri Urratsen 40. urteurrena ospatzeko geneukan ametsa zapuztu du. Besta bere handitasun osoan ezin ospatze horrek milaka euroko galera ekonomikoa ekarri dio Seaskari; hori dela-eta, deialdi zabal bat egiten diogu euskal jendarte osoari".


Software libre eta euskaldunak txokoa izango du Herri Urratsen

Igande honetan, maiatzak 14, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko da Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, Ilargikoop ikasle kooperatibak bere txoko propioa izango du Xiberoa gunean. Elkartenetekin batera egun osorako egitaraua antolatu dute:... [+]


Eguneraketa berriak daude