"Helburua ofizialtasuna behar da izan, bestela turroiaren ordez laranjaren partidua izango da"

  • "Soluzio politikoak" behar direla uste du Martxel Toledo ESAITeko kide ohiak ofizialtasunaren bidean. Azken urteetan eman ez diren urratsen ondorio dela harmailak hutsik egotea, gehitu du.


2017ko urtarrilaren 04an - 09:14
San Mameseko harmailen itxura, partidaren hasieran. (Luis Jauregialtzo / Argazki Press)

Herritarren mugimendu eta presio bidez, Federazioak eta Erakundeak mugitu eta ofizialtasuna erdiestea litzateke helburua Toledoren esanetan. FIFAko egutegian partiduak jokatzeak "gauzak bere horretan mantendu eta turroiaren ordez, laranjaren partiduan" bihurtuko duela azpimarratu du.

Mutilen Euskal Selekzioko futbol partiduak hausnarketarako tartea zabaldu du. Inoiz baino zaletu gutxiago elkartu ziren San Mameseko harmailetan Tunisiaren kontrako partidua ikusteko. Martxel Toledo ESAITeko kide ohiak "agortuta dagoen ereduaz" hitz egin digu. Aitortu du "pena" ematen diola harmailak horrela ikusteak, baina "ereindakoaren uzta" dela nabarmendu du. FIFAko egutegian mutilen selekzioak jokatzeko aukera "ez dela helburu izan behar, bitartekoa baizik" uste du, beste 40 urtez eredu bera mantentzeko "makilajea" delako.

Entzun elkarrizketa Info7 irratiaren webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal selekzioak
Espainiako selekzioetan parte hartu ala ez erabaki ahal izango dute kirolariek

Esquerra Republicanak egindako lege proposamena onartu du Espainiako Kongresuak, eta 2022ko Kirol Legea aldatuko dute.


Euskal pilotan selekzioaren ofizialtasuna eztabaidatuko dute, Espainiako federazioa kontra izanik

Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak batzarra egingo du, lehen aldiz euskal pilotarien estatusaren aldaketa aztertzeko prest azaldu ostean. Espainiako Pilota Federazioak bere aurkako "iraintzat" jo du asmoa, eta gaineratu du "izaera nazionalista aitortzea"... [+]


2022-11-03 | ARGIA
Espainiako selekzioaren deialdiei uko egiten dieten kirolari eta klubak zigortuko ditu Kirol Lege berriak

Ostegun arratsaldean dira onartzekoak legea Diputatuen Kongresuan. Aurretik ere Espainiako Selekzioarekin lehiatzeari ezezkoa ematen zion kirolariak zigorra zuen, baina lege berriak klubei ere ezarriko dizkie. Bi eta hamabost urte bitartez federazio lizentzia galtzea ekar... [+]


Eguneraketa berriak daude