“Hedabideok birpentsatu beharko dugu indarkeria matxistaren berri nola eman”

  • 2018ko azaroan abian jarri zuen Berria egunkariak indarkeria matxistaren biktimen mapa.  Maite Asensio eta Pello Urzelai etorri dira saria jasotzera. Asensiok adierazi du orain dela hamabost urtez geroztik ditugula indarkeria matxistari buruzko datu zehatzagoak, eta orduan hasi zirela hedabideak “bortizkeria horren berri serioago ematen” eta “erantzukizun politikoa” bere gain hartzen.

Maite Asensio eta Pello Urzelai. Argazkilaria: Dani Blanco

2019ko urtarrilaren 25ean - 18:07
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Alabaina, gaur egun indarkeria matxistaz informatzeko moduez kezka adierazi du: “Ez ote gara ohitu indarkeria matxistara, alegia, inor gutxi asaldatzen da emakume bat bortxaz hiltzen dutenean”.

Berriak indarkeria matxistaren biktimen maparen bidez ale bat jarri duela dio Asensio kazetariak, eta haren ustez, gai horrek kolektiboan eztabaidatzea eskatzen du, hedabideetako langileek eta mugimendu feministek.

Kazetariak azpimarratu du euskarazko hedabideak erdarazkoak baino hobeto ari direla lantzen gai hau, eta hala esan du: “Aldarrika dezagun, baina ez gaitezen geratu bertan goxo”.

Pello Urzelaik poza agertu du ARGIAren mendeurrenean saria jasotzerakoan, 80ko hamarkadan ARGIAko kide izan baitzen. Zorionak eman dizkio ARGIAri mendeurrenagatik eta gaur egungo ekarpenagatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA Sariak
2024ko urtarrilaren 26
Argia Sarien kronika
Tradizio berriei so

Eguneraketa berriak daude