Argia Sariak 2026: Proposatu zure hautagaiak

  • Urtarrilaren 30ean bilduko gara Usurbilgo Atxega jauregian Argia Sariak banatzeko. ARGIAko lantaldea ari da balizko saridunen zerrenda osatzen. Hala ere, irakurleon proposamenak beso zabalik jasotzen ditugu urtero.


2025eko azaroaren 19an - 09:53
Azken eguneraketa: 12:19
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

ARGIAko lantalde zabala ari da saria jasotzea mereziko luketen hautagaien peskizan, bai langileak bai dozenaka kolaboratzaile ere. Ordea, ekarpen guztiak izango dira ongi etorriak eta urtero bezala gure komunitate osoari eskatzen dizuegu laguntza hautagairik onenak bilatzeko.

Zeri emango diogu saria?

Euskarazko kazetaritza eta komunikazioa saritzen dugu atal hauetan: prentsa, entzunezkoa, ikus-entzunezkoa, Internet eta sustapen ekintza edo kanpaina. Hainbatetan, halaber, Merezimenduzko saria ere banatzen dugu, euskal kulturan edo euskal gizartean nabarmendutako pertsona, lan edo proiektua. Saritu daitezke lan zehatzak, saioak, sekzioak, hedabideak, pertsonak, proiektuak…

Esaguzu nor edo zer sarituko zenukeen, eta zergatik. Hautagaiak bidali, mesedez, helbide honetara: argiasariak@argia.eus.

37. edizioa izango da 2026koa; orain arteko sariei buruzkoak Argia Sariak kanalean ikus daitezke.


Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.