Hazte Oír-ek sortutako lobby batek abortuaren aurka bozkatzeko estutu ditu politikari argentinarrak

  • 2013an Hazte Oír talde ultrakatolikoak sortua da CitinzenGo plataforma eta hainbat gutun zein prentsako iragarki argitaratu ditu abortuaren legearen aurka azken asteetan Argentinan. Danilo Albin kazetariak Públicon azaldu duenez, helburua zalantzan zeuden senatariak konbentzitzea zen.


2018ko abuztuaren 10an - 10:48
CitizenGo-k Argentinan egindako kanpaina

 “Argentinarrak hiltzearen kultura ez dadin sustatu borroka egin dute. Ama eta umearen bizia defendatzen dugunontzako egun handia da”, adierazi du Silvina Spataro Argentinako CitizenGo plataformako kideak, Senatuko emaitzak jakin ostean.

Ultrakatolikoak pozik daude bozketaren emaitzekin. Omar Perotti senatariak ere abortuaren aurka bozkatu zezan, egunkari batean izugarrizko presioa egin diote. Bere aurpegia zuen iragarkian ondorengoa irakur baitzitekeen: “Omar Perotti senadorea, abortuari ezetza bozkatu”.

Gádor Joya Derecho a vivir plataformako bozeramaileak gaineratu du, Argentina erreferente hartu eta Espainian une honetan indarrean dagoen abortuaren legea indargabetu beharko litzatekeela.

Asteazkenean egin dute bozketa Senatuan eta 38 boto abortatzeko eskubidearen aurkakoak izan dira eta 31 aldekoak. Hamazazpi orduko eztabaidaren ostean egin dute bozketa eta emaitzak ikusita, Senatuak atzera bota du abortatzearen aldeko legea. Beraz, 1921eko legeak jarraituko du indarrean, bortxaketa kasuetan edo amaren bizitza arriskuan dagoenean abortatzeko aukera eskaintzen duena, besteak beste.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


"Aborturako askatasuna" konstituzioan jasotzearen alde bozkatu du Frantziako Senatuak

267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.


Espainiako Gotzainen Batzarraren aurka Donostian agertutako kartelak ikertzeko eskatu dute Abokatu Kristauek

Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]


Elizaren pederastia kasuak salatzeko kartelak agertu dira Donostian

Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".


Eguneraketa berriak daude