‘Hazte Oír’ autobus transfoboari kontra egin diote herritarrek Bilbon

  • LGTB kolektiboaren kontrako elkarteak Bilboko kalean zeharkatu ditu mezu transfoboak daramatzan autobusarekin. Herritar ugari bildu da kontra egiteko eta Ertzaintzaren babesa behar izan dute.


2017ko irailaren 21ean - 13:21
@mellamoibai erabiltzaileak Twitterrez zabalduriko argazkia
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ultrakatolikoek kanpaina bati ekin diote, Podemos taldeak gay, lesbiana eta transexualen diskriminazioaren kontra Espainiako Kongresuan aurkeztu duen lege proposamena dela-eta.

Eguerdian ziren iristekoak Bilbora eta Moyua Plazan elkarretaratzea deitu du herritar talde batek. Autobusa Ertzaintzaren babesarekin sartu da plazara; dozenaka lagun parean zituen txistu eginez eta "faxistak kanpora" oihukatuz.

Autobuseko kideak identifikatu dituzte ertzainek eta Bilbotik irteteko eskatu diete. Tentsio uneak ere izan dira, Ertzainek autobusaren aurka protestan zebilen gazte bat atzeman dutenean.


Transexualitatea kanalean gehiago
2026ko irailaren 2
Adriana Muñoz, Guatemalako Otrans erakundeko kidea
"Demokraziak emakume transak ahazten jarraitzen du"

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.