Haurren sexu aniztasuna lantzen duten ipuina eta historia bilduma kalean dira

  • Ni Nerea naiz eta Neskak eta mutilak. Norbera, den bezalakoa. Bi lan horiek aurkeztuko dituzte abenduaren 27 eta 28an Iruñeko Katakrak liburu-dendan.


2016ko abenduaren 23an - 10:19
Argazkian "Neskak eta mutilak. Norbera, den bezalakoa" liburuko irudia.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ni Nerea naiz (Bellaterra argitaletxea) ipuina Nerea Garcíak idatzi du, eta ez da bere buruaz ari lan horretan, bere alabaz baizik. Ipuinean agertzen den neska oso tematia da, ingurukoei neska bezala tratatzeko eskatzen die behin eta berriz, nahiz eta besteek mutiltzat hartzen duten zakila duelako. Nerea Garcíaren asmoa alabaren ikaskideei hura zer den ulertzen laguntzea da. Angel Remírezen ilustrazioak ditu eta Emaize Sexologia Zentroak egindako irakurketa gida ere bai. Nerea Garcíak gaztelaniaz idatzi du ipuina (Yo soy Mia) eta Ni Nerea naiz itzulpena berriz Mario Unamunok egin du. Ipuina abenduaren 27an (19:00etan) aurkeztuko da Katakrak liburu-dendan.

Abenduaren 28an (19:00etan), toki berean, Aingeru Mayor haur sexualitatearen ikertzaile eta Chrysalliseko kideak “Sexu aniztasunaren balioa eta aberastasuna haurtzaroan” hitzaldia eskainiko du gaztelaniaz. Horrez gain, “Neskak eta mutilak. Norbera, den bezalakoa” haurren argazki, historia eta hausnarketak jasotzen dituen liburua aurkeztuko dute. Egileak Aingeru Mayor eta Susana Monteagudo dira eta Litera Libros argitaletxeak argitaratutakoak. Liburuan era askotako neskak eta mutilak dira protagonista errealak, ile luzedunak eta mozdunak, soinekoak eta galtzak janzten dituztenak, balleta gustatzen zaienak, eta ipur-saltoka ibiltzea nahiago dutenak.

Bi lanak etxerako eta eskolarako aproposak dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transexualitatea
2025eko apirilaren 30
Meloi saltzailea
Rowling ala Millerey

2024ko maiatzaren 2
Alejandra Burgos eta Karla Guevara, El Salvadorko trans aktibistak:
"LGTBI komunitatea eta emakumeak beti egon gara salbuespen egoeran"

Eguneraketa berriak daude