Haurrak azkenputz!


2021eko urriaren 21an - 07:27
Azken eguneraketa: 09:32

Ikastetxez ikastetxe, eskuz esku, Bizitza Plataformak osaturiko txostena banatuz hasi dugu ikasturtea Bizitzako kide eta laguntzaile askok 2021-2022 ikasturtea desberdina izan behar duela eta nolabaiteko normaltasunera itzuli behar dugula eskatuz. Hezkuntza Ordezkaritzetatik inposatutako protokolo bortitz hauek pixkanaka lasaitu eta desagertzeko neurri zehatzak proposatu ditugu:

-Tenperatura hartzeari uztea

-Hidrogelaren erabilera boluntarioa izatea

-Maskararen erabilera boluntarioa izatea

-Distantzia sozialik ez eragitea

-Ikastetxeetan txertaketa egiten ez uztea

-Gure ikasleak ez beldurtzea eta mehatxatzea

-Gai honengatik ikasleen artean bulling egiten ez uztea

2020ko martxoa ezkero haur eta gazteen eskubideak azken planoan gelditu dira Hego Euskal Herriko protokoloetan. Guraso gehienok gogoan izango dugu, txakurren "beharrak" kontuan hartu zirela baina umeek ezin zutela inolaz etxetik atera, lehen aste haietan. Neurriak arintzen hasi zirenean ere, tabernak zabaltzeko aukera etorri arren, aire zabaleko jolas parkeek prezintatuta jarraitzen zuten.

"Nola azalduko digute, aisialdiko jardueretan geroz eta neurri malguagoak izatea baina eskoletan, kiroldegietan, liburutegietan... aurrerapausorik ez egitea?"

Iaz 9 hilabetez aplikatu ziren protokolo berdinak jarri dituzte mahai gainean Urkullu eta Chiviteren gobernuek. Ze ikerketa egin dute denbora horretan, neurri hauek eraginkorrak diren ala ez jakiteko? Haur Hezkuntzako umeak maskararik gabe ibili diren denbora horretan ez da egoera okerragorik izan, beraz gainerako adinekin konparaketa eginez gertatu dena aztertu al du inork? Nola azalduko digute, aisialdiko jardueretan geroz eta neurri malguagoak izatea baina eskoletan, kiroldegietan, liburutegietan... aurrerapausorik ez egitea? Berriz ere, haurren oinarrizko eskubideak azkenputz!

Ikasturte berri honetan gure agintariek ausardiaz jokatu eta beste herrialde batzuetan gertatzen ari denari erreparatzen badiote, ohartuko dira Ipar Euskal Herrian urriaren 4tik aurrera Lehen Hezkuntzako haurrek ez dutela maskara erabiltzen. Danimarka, Estonian, Finlandia, Erresuma Batua (Eskozian ezin), Hungaria, Norvegia, Belgika, Herbehereak, Luxenburgo eta Suedian ere ez da beharrezkoa maskara eskoletan. Alemanian, 12 urtetik aurrera agintzen dute.

Haur eta gazteen ongizatea bermatzen ez duten neurrien artean, maskararen erabilerak geroz eta kezka handiagoa sortzen duela nabarmena da azken asteetan. Eta ez da harritzekoa, haurrek helduek baino hiru aldiz oxigeno gehiago kontsumitzen baitute. Oxigeno faltak garunaren garapena eragozteaz gain kalte itzulezinak eragiten ditu eta hortik dator galdera, zer ondorio izango ote ditu epe luzera, gure haurrei egunero arnasa kentzeak? Eta nor izango da kalte horren erantzule?

Dagoeneko 3.200 sinadura batu ditugu, horregatik dei egin nahi dugu azken txanpa honetan Bizitza.eus web gunean sinatu eta urriaren 22an Hezkuntza Sail eta Ordezkaritzetara egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko Gasteizen 14:00 Andra Mari Zuriaren plazatik abiatuta, eskoletan arnastu nahi dugula ozen esateko!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


Eguneraketa berriak daude