'Harro!' jaio da, Euskal Herrietako LGBTI elkarte ezberdinek osatutako plataforma

  • Bilboko Zirika herri gunean eman dute ezagutzera plataforma, astelehen goizean. Aurkezpen ekitaldia, ostera, ekainaren 15ean izango da, Donostiako Uliako Guardetxean.

(Argazkia: Harro!)

2019ko maiatzaren 20a - 13:47
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Harro! Euskal Herrietako Transmaribibollo plataforma beharrizan jakin batzuetatik jaio da: esparru politiko koherente eta kritikoak sortzeko, eta elkar sostengatu eta koordinatzeko beharretik, zehazki. Azaldu dutenez, faxismoaren gorakada eta pinkwashingaren erabilera tarteko, LGBTI kolektiboa erasoak pairatzen ari da etengabe. Hala bada, egoera horren aurrean “erantzun material bat emateko beharretik sortzen da Harro!”.

“Mugimenduaren sustrai erradikal eta antikapitalistei gainjarriz, bizi dugun kapitalismo ase ezin honek iraultzaileena ere irensten du, eta pinkwashingaren bitartez LGTB mugimendua erabiltzen ari da progresista plantak egiteko”, salatu dute. Honen adibide gisa jarri dute Ortzadar eta EAJren artean antolatutako BilbaoPride, “zeinak tolerantzia eta irekitasun irudi baten atzean, jendarte eta hiri eredu baztertzaile, elitista eta kapitalista sustatzen duen”, gay-friendly turismoaz auzoak gentrifikatuz eta prekarizatuz.

Nazioartera begiratuz gero ere adibiderik ez da falta: “Adibideotako bat da Israelgo estatu genozida. Palestinako lurraldeen aurkako apartheid politika pinkwashingaren bitartez ezkutatzen du: jomuga turistiko liberal eta gay-friendlya da, eta pasa den urtean Eurovision lehiaketa irabazi ostean —Gazan bonbak jaurtitzen zituen bitartean—, aurten zuriketa musikala dauka primetimean".

Faxismoaren gorakada ere izan dute hizpide: “Azken urteetan ikusi denez, kapitalismoa lur ongarritua izaten ari da faxismoarentzat”. Maila instituzional eta politikoan, zein norbanakoen partetik ematen ari diren gorroto delituak faxismoaren gorakada horren adierazletzat jo dituzte, eta azpimarratu ondorio larriak dituztela jomugaren lehen lerroan daudenentzat, LGBTI kolektiboak kasu.

Aurkezpena Donostian

Astelehenean Bilbon egindako agerraldian plataformaren sorrera iragarri badute ere, aurkezpen ekitaldia ekainaren 15ean egingo dute Donostiako Urgull mendiko Guardetxean, 17:00etan. Euskal Herrietako Transmaribibollo guztiei bertaratzeko gonbidapena luzatu diete.

Gaur gaurkoz, ondoko taldeek osatzen dute plataforma: EHGAM, Hiruki Larroxa Kolektiboa, Guztiok, Ozen!, Intifada Marika, Sare Lesbianista, Iris Proiektua, Euskal Hartzak eta Lumagorrik, beste zenbait militanterekin batera.


LGBTI kanaletik interesatuko zaizu...
2023-08-24 | Ilargi Manzanares
Pertsona trangeneroen aurkako erasoak handitu egin dira

Eraildako Trans Pertsonen Behatokiak egindako “Trans hilketen monitorizazioa” txostenean 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era 44 herrialdeetan izandako 327 pertsona transen hilketak salatu dira.


Ángeles Cruz. Komunitatean beti
"Ez gatoz inorekin lehiatzera, gure istorioak kontatzera baizik"

Ángeles Cruz zinemagilea da, baina ahaztu itzazu industria horren dinamika patriarkal, arrazista eta kapitalista guztiak. Misteka herri indigenakoa eta lesbiana izanik, "komunitatea" da Cruzek gehien errepikatzen duen hitzetako bat. Hortik egiten du zinema, eta... [+]


2023-07-26 | Ilargi Manzanares
Elantxoben eta Bilbon eraso LGTBfoboak salatu dituzte

Bermeoko Udalak Elantxoben larunbatean gertatutako erasoa gaitzetsi du, eta Anitzak Bilbao LGTBIQ+ elkarteak asteartean Bilbon gertatutakoa.


2023-07-14 | Ilargi Manzanares
Hungariako liburu-saltzaile handienak LGBTI+ liburuak plastikoan bildu ditu "haurrak babesteko"

Libri liburu-saltzaile eta argitaletxeak plastikozko zorroetan bilduko ditu LGBTI+ edukia duten liburuak. Helburua da dendetan liburuak ez irekitzea, 2021eko “haurren babeserako” legean oinarrituta.


2023-07-09 | Diana Franco
Teknologia
Izena duena da

Zis edo zisgnero hitzak erabiltzen dira jaiotako sexuarekin edota hezitako generoarekin eroso sentitzen diren pertsonak izendatzeko. Jaiotako sexuarekin edota ezarritako generoan eroso sentitzen ez direnak trans pertsonak izango lirateke. Errealitate hau beti existitu da, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude