Hamar-hogei urteren buruan Espainiako Estatuko zazpi zentral nuklearrak itxi nahi dituzte

  • Zentral nuklear batek 40 urteko bizitza egiten duenean berau ixtea da Espainiako Gobernuaren helburua. Hala, 2030erako Estatuko zentral nuklear guztiek itxita egon behar lukete, baina epe hori betetzea zaila izango dela eta 2040rako lortuko dela ziurtatu du Energia ministroak.


2018ko azaroaren 15ean - 14:44
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Extremaduran dauden hiru erreaktoreetatik bat izango da ixten lehena, 2021ean 40 urte beteko ditu-eta. Azkena berriz, Gaztela-Mantxako beste bat: 2028an egingo ditu lau hamarkada.

Garoñaren desegitea: 17.000 milioi euro eta 70 urteko lana

Iazko uztailean iragarri zuen Espainiako Gobernuak Garoña betiko itxiko zuela. Desegitea, baina, “luzea, neketsua eta garestia” izan daitekeela aurreikusten dute adituek. Batez beste,eraikina erabat eraisteko hamabost urte beharko dituztela diote adituek eta 17.000 milioi euroko gastua izan dezakeela. Hondakinak eta erregai nuklearrak kudeatzeko ordea, 70 urte beharko dituela dio enpresa arduradunak, kontatu genizuenez.

Zentral termikoek ere itxiko dituzte ateak, ekonomiagatik

Bestalde, Estatuan dauden hamalau zentral termikoek ere ateak itxiko dituzte datozen urteetan. Arrazoia? Ekonomikoa: bideragarri izan daitezen inbertsioak egiteko eskatu die zentralei Europar Batasunak, baina inbertitu baino nahiago dute itxi. Hala, hamalau horietatik bederatzi 2020ko ekainerako ixtea espero da, eta beste bostak, 2030erako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia nuklearra
Eguneraketa berriak daude