Hala Bedik Mozal Legearen auzia irabazi dio Eusko Jaurlaritzari

  • Mikel Saez Buruaga kazetariak Ertzaintzari eta Eusko Jaurlaritzaren segurtasun sailari irabazi die epaitegietan, Hala Bedik informatu duenez. Cristina Ruiz Oteiza epaileak Mozal Legea erabiliz jarri zioten isuna bertan behera eta eraginik gabe utzi du. Hala Bediko kazetariari telefono mugikorra apurtu eta 602 euroko isuna jarri zioten Errekaleor auzo autogestionatuan argindarra moztu nahian Ertzaintza egiten ari zen operazio baten berri ematen ari zela. Irrati libreko kideek epaitegietara jo zuten kazetaritzaren defentsa eginez, eta azkenean, auzia irabazi dute.


2019ko apirilaren 24an - 17:20
Hala Bediko kideek irabazi dute auzia.

Hala Bediko kazetaria 2017ko maiatzean Errekaleor auzo autogestionatuan lanean ari zen argindarra moztera joan zirenean. Errekaleorreko auzokideek erresistentzia antolatu zuten energia babesteko eta makinaria baten inguruan kateatzeaz gain, giza harresia egin zuten. Lotura honetan egun hartan gertatutakoaren argazki galeria ikus daiteke.

"Jokoan dagoena ez da gure kasua, ezta isuna bera ere; guztion eskubideak eta kazetarion lanerako eskubidea baizik", adierazi zuen epaitegira sartu aurretik

Ertzaintzak operatiboa antolatu zuen eta kideak banaka-banaka ateratzen hasi zen, tentsio handiaren erdian. Horren berri ematen ari zela, mugikorra puskatzeaz gain, identifikatu eta Mozal Legeaz zigortu zuten Saenz de Buruaga. Honek zigorrari helegitea jarri zion eta apirilaren 2an izan berri da epaiketa.

"Kazetaritza herrikoiaren aurkako erasoa izan da”. Horrela adierazi zuten bai Saenz de Buruagak baita irrati libreko kideek ere. Epaiketaren egunean kontzentrazioa egin zuten epaitegiaren aurrean “Mozalik ez, kazetaritza ez da delitua” lelopean. Auzipetua bera izanagatik ere, epaiketan erasoan jokatuko zuela iragarri zuen kazetariak, ez defentsan: “Epaituko direnak Ertzaintzaren eta Eusko Jaurlaritzaren gezurrak dira. Jokoan dagoena ez da gure kasua, ezta isuna bera ere; guztion eskubideak eta kazetarion lanerako eskubidea baizik. Hori da gaur salatuko duguna eta hori da irabaztera etorri garena”.

Ertzainek, aldiz, besteren artean, Saenz de Buruagak polizia lerroa gainditu zuela defendatzen zuten, eta beraz, ez zela kazetari bezala aritu. Bera protestaren antolatzaile zela ere esan zuen ertzainen lekuko batek epaitegian. Manifestariekin hitz egin zuela argudiatu zuten bere aurkako arrazoi gisa.

Azpiko bideo honetan ikusten da Saenz de Buruaga nola aritu zen goizean goizetik kazetari lanetan. Ustez lerroa apurtu zuen unea ezin izan zen grabatu, mugikorra apurtu ziotelako.

 

Epaileak ondorengoa dio, hitzez hitz epaian: “Ez da gure lana erabakitzea ez kazetari ona polizien atzean jartzen dena den, albistea lehen eskutik jasoz baina gertaeraren aurrean jarrera moral bat hartu gabe, edo poliziaren aurrean jartzen dena den kazetari ona, Mikel Jauna bezala, masaren parte izateagatik postura bat hartuz. Guk aztertu behar duguna da ea Mikel Saenz de Buruaga jaunak berariaz hautsi nahi izan zuen poliziaren agindua”. Ondoren dio, ezetz, ez dela nahikoa akreditatu poliziaren segurtasun lerroa ez gainditzeko eman zioten agindua hausteko borondatea.

Epaileak ebatzi du Gasteizko irrati libreko kazetaria bere lana egiten ari zela eta epaiketan ertzaintzak ez duela frogatzerik lortu manifestaria zela eta.

Mikel Saenz de Buruaga eskuinean, Hala Bedi irratiko artxiboko argazki batean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mozal legearen mehatxua
Artxibatu egin dute Ahotsa.info-ko kazetari bat gezurrekin salatu zuen udaltzainaren aurkako kereila

2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen... [+]


2023-03-15 | Axier Lopez
Espainiako Gobernuak ez du hitza bete: Mozal Legeak indarrean jarraituko du

2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]


Otsaileko lehen osoko bilkuran onartu nahi dute Espainiako Kongresuan 'Mozal Lege' berria

Dagoeneko erreformaren %96 adostuta dute Espainiako Kongresuan erreforma lantzen ari diren alderdiek, eta datorren astean akordio batera iritsiko dira, El Plural.com-en irakurri dugunez.


Laudioko Gaztetxearen aldeko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Laudion, Bilbon eta Gasteizen

Laudioko Gaztetxearen kaleratzearen ondorio ekonomikoei aurre egiteko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Orbeko Etxean, Zazpi Katu Gaztetxean eta Gasteizko Gaztetxean. Ertzaintzak 'mozal legea' ezarri zien sei gazteri ekainaren 13ko protesten harira, 4.000 euroko... [+]


2022-12-16 | Iñaki Agirre
“Ez dugu ekimen erreformistarik nahi, Mozal Legearen indargabetzea eskatzen dugu”

Hogei eragile sozialek baina gehiagok eginiko deialdiak dozenaka pertsona bildu ditu ostegun ilunabarrean Donostian adierazpen askatasuna aldarrikatu eta Mozal Legearen indargabetzea eskatzeko. Lege horren bitartez, Hego Euskal Herrian 2020tik hona 30.000 zigor baina gehiago... [+]


Eguneraketa berriak daude