Gurasoek ez dute seme-alaben hipoteka ordaindu behar, epaile batek berretsi duenez

  • Bilboko epaile batek Barakaldoko guraso batzuk beraien semearen hipoteka ordaintzetik salbuetsi ditu. Aurrerantzean, BBVA bankuak gazteari soilik eskatu ahal izango dio hipotekaren kuota.


2018ko apirilaren 13an - 09:49
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gazteak etxebizitza erosi zuenean, BBVA bankuak aholkatu zion gurasoak abal-emaile gisa izendatzea, diru-sarrera urriak eta aldakorrak zituela eta. Gurasoak eta anaia jarri zituen abal-emaile gisa, eta ordaintzeko arazoak izaten hasi zenean, bankuak jakinarazi zion etxea galtzeko arriskua zuela. Hortaz, aita semearen kuotak ordaintzen hasi zen.

Epaiaren arabera, bankuak ez zien behar beste informazio eman abal-emaileei, eta abalaren klausula gehiegizkoa dela ebatzita, baliogabetu egin du. Alabaina, bankuak helegitea aurkez diezaioke epaiari.

Barakaldoko familiaren abokatu Jose Monterok esan du gazteen artean “oso ohikoa” dela etxebizitza erosterakoan gurasoak abal-emaile izendatzea, EITBk jaso duenez. Hipoteken “%80ren kasua” dela dio, eta epaiak egoera berdinean dauden hainbat familiari mesede egingo diola iritzi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
2025eko urriaren 22
Lurraldea eta arkitektura
Zebra eraikinak

Eguneraketa berriak daude