Greziako legebiltzarrak onartu du Europak ezarritako hirugarren erreskatea

  • 229 parlamentariren baiezkoarekin eta 64ren ezezkoarekin (sei gehiago abstenitu egin ziren) bart Greziako legebiltzarrak onartu du Europako instituzioekin uztailaren 13ko goizaldean sinatutako ituna, herrialdearen hirugarren erreskatea arautzen duen memorandum gogorra. Kontra bozkatu dutenetako 32 Alexis Tsiprasen gobernua sostengatzen duen Syrizako legebiltzarkideak dira.


2015eko uztailaren 16an - 09:52
Alexis Tsipras bart Atenasko legebiltzarrean Europako agintariekin sinatutako itunaren aldeko botoa eskatzen, alboan duela Euklid Tsakalotos finantz ministroa. (Argazkia: Xinhua/Rex Shutterstock)

Tsiprasi aurre egin dioten ezezko botoetan ezagunenak izan dira Yanis Varoufakis finantza ministro ohiarena eta honen bigarren Nadia Valavani dimititu berriarena. Aldiz,  Syrizako ezkerreko blokeko buruak publikoki esan du itunarekin ados egon ez arren bere gobernua defendatzen jarraituko duela. Erreferendumean irabazi zuen ezezkoaren kontra 'Nai' (baiezkoa) defenditu zuten gehienek oniritzia eman diote itun berriari.

Une dramatikoak bizi izan dira Atenasko legebiltzarrean. Horietako hunkigarrienetakoa izan da Euklid Tsakalotosen mintzaldia: Bruselan ituna sinatzean bere bizkarren gainean bizi osorako zama hartu izana sentitzen duela, ez dagoela seguru ongi egin zuten baina beste aterabiderik ez zela.

Parlamentuan eztabaidatzen zen bitartean, iluntzean, Syntagma plazan manifestazio baketsu handia bildu zen itunaren kontra. Amaieran liskar batzuk gertatu ziren baina txikiak, Greziako krisia gertutik jarraitzen duen Paul Mason kazetari ezagunak jakinarazi duenez: "Parlamentuko atariko borroka txikia izan da, baina 15 molotov koktel bederen ikusi ditut -aurrez prestatuak- eta [poliziak] 20-30 soinu-granada jaurti ditu". "Sporadic violence" izendatu du The Guardian egunkari ingelesak, gaur prentsa handiak dakartzan irudiek baino errealitatea hobeto islatuz.

Greziak bere lehenbiziko urratsa beteta, Europako aginteak hasi dira ituna abian jartzeko urratsak ematen. Tartean, AEBko ogasun ministro Jack Lew hegazkinez heldu da Frankfurtera Europako Banku Zentralaren lehendakari Mario Draghirekin elkarrizketatzera, honek Greziako bankuei likidezia luzatu eta irekitzeko modua egin diezaien. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EB Grezia estutzen
2020-07-16 | Mikel Eizagirre
Yanis Varoufakis
"Troikaren itzuleraren beldur bazara, badituzu horretarako arrazoiak. Troika itzuli egingo da"

Greziako Finantza ministro ohia susperraldi-funtsaren inguruko negoziazioez mintzatu da El Diario.es egunkariari eskainitako elkarrizketan. Asteburu hontan egingo da goi-bilera, eta Europar Batasuneko herrialdeek koronabirusaren efektuak leuntzeko funts komuna jasotzeko... [+]


Itaka

Itakan antzeztu du uda honetan Tsiprasek finantza erreskatearen amaiera. Abuztuaren 21ean emandako liturgia hartan solemnitate handiz mintzatu zen Odisea modernoaren bukaeraz.

Greziako kontinentearen mendebaldeko kostaldean dago Itaka, itsaso jonikoan. Handik mendebaldera,... [+]


2017-01-25 | Zabaldi
Nazioartea
Elkartasuna eta desobedientzia berriz ere kriminalizatuak

Iragan uztailaren 27an, Zabaldiko bi kide, brigada internazionalisten prestakuntza lanean ari ziren Tesalonikan. Hurriyako etxea hustua izan zen eta bi kideak atxilotuak. Urtarrilaren 26an, ostegunean, epaituak izanen dira.


2016-10-13 | ARGIA
Tsipras: "Ez dugu etsiko zorra berregituratzea lortu arte"

Syrizaren bigarren kongresuan Alexis Tsiprasek ikusmin handia sortu duen hitzaldia egin du. Aurrera begirako politika marraztu du greziar presidenteak. Hibai Arbide kazetariak jarraitu du ekitaldia Twitter bidez.


'Osasun Grexitik ez!' diru gabeko greziarrak hiltzera ez kondenatzeko

Europako oligarkiak ezarritako politika ekonomikoak bere murrizketekin Greziaren osasun sistema publikoa Hirugarren Mundukoen mailaraino hondoratu duenean, milaka mediku, zaintzaile eta klase guztietako herritar ahalegintzen dira artatzen dirurik ezagatik bazterrean geratutako... [+]


Eguneraketa berriak daude