“Bidegabekeria ikaragarria da pintada batzuengatik bi urte eta erdirako espetxeratzea”

  • Espetxeratzeko aginduaren zain dauden Jon Telletxea eta Urtzi Martinez gazte grebalarien alde, protestak deitu ditu Grebalariak aske! plataformak Bilboko Aste Nagusirako. 2012ko greba orokorrean pintada batzuk egiteagatik bi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri zien ekainean Bilboko zigor-auzitegiak.


2014ko abuztuaren 19an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Astelehenean Bilboko Udalaren aurrean egindako elkarretaratzea.(Arg.:eldiario.es)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Telletxea eta Martinezi ezarritako kartzela zigorra salatzeko, ehun herritar inguru udaletxe aurrean elkartu ziren astelehenean. Gazteei ezarritako kondena “sistemaren izaera kriminalaren” erakusgarri dela azaldu dute plataformako kideek.

“Bidegabekeria ikaragarria da bi gazte bi urte eta erdiz lau hormen artean giltzapetuta izatea pintada batzuk egiteagatik”, diote. Helburua, gazteei egotzitako “desordena publikoa” baino, beste modelo sozioekonomiko baten aldeko konpromiso eta borroka zigortzea dela salatu dute.


Gazte mugimendua kanalean gehiago
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

2025eko urriaren 29
Teknologia
Aldarrikapen istorioak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.